kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Ekaitza / Jose Maria Satrustegi / Jakin, 1973

Ekaitza Luis A. Aranberri / Zeruko Argia, 1973-10-21

Gaur egun, hainbat lehiaketatan saritutako literatur izkribuek sasoi batetakoek baino suerte onagoa bide dute. Oraindik ez dela hamarren bat urte, guti, benetan guti ziren sarituz gero argitara eman ohi ziren liburuak. Orain, aldiz, aski da sarri literatur obra bat saritzea bizpahiru hilabeteren buruan argitaraturik ikusi ahal izateko.

Honelatsu datorkigu Jose Mari Satrustegiren Ekaitza deritzan nobela, udaberrian saritua eta uda hondarrean, berriz, Arantzazuko Jakin Liburu Sorta (Gizarte Saila) delakoaren barrena argitara emana.

Saritua ezezik, ez zen nola-nahi saritua izan Urdiaingo erretorearen nobela berri hau, beronek eta ez bestek irabazia bait du egundaino euskarazko lan bati eman zaion saririk handiena, hots, Iruiñeko Aurrezki Kutxa Munizipalak bere ehun urteurrena ospatzean iaz sortu zuen 100.000.—ptako. saria alegia. Harako “Euskara Saria” nafar idazleentzat soil soilik burutua zen, Nafarroako euskaldungoaren egoerari ondoen atxik zekiokeen idazlana saritu asmoz.

Diogunez, beraz, sariketa honetan azaldu zitzaigun Satrustegi jaun euskaltzainaren Ekaitza deitu liburu bikaina. Herri xehe mailan egin nahi izan du egileak, eta irakurlerik xumeenari ere ulerterraz dakion nobela gisa moldatua du Nafarroan gertatzen ari den aldaketari buruzko azterketa hau.

Lau arotan berezirik dago, urteko lau aroen arauera: Udaberria, nekazarien giroko azken hamabost urteotako aldaketa. Uda, industriak erakarri duen aldakuntza, Udazkena, erlijioaren krisia, eta Negua, ideologiarena.

Nabari da, bestalde, egilearen etnologi-zentzua, eta hainbat pasarte eta azalpenetan ezin bestean sumatzen zaio zein ondo eta errazki mintzo den gai hoitaz, eta zein arin eta trebe, kontu kontari, darraikio hariari.

Halatsu doakigu egilea aroz aro, Eguberri, San Joan eta Domusandu egunez Nafarroan barrena abiatuz, istorio-misteriozko Udargi izeneko herrixka erabat ezagun azaltzen zaigularik.

Liburua lau zatitan banatzen duten lau sailek —eta are gehiago Urgoiena delakoari dagokion pasarteak— arras oroitarazten diote irakurleari “Nafarroa: lau urtearoak” deritzan filma. Hala ere, Jose Mariren nobela giroko azterketa hau dukumentazio hutsa baino zerbait gehiago da, erdizpurdiko era, ohitura, usario eta jantzien galnetik herriaren beraren jokera, pentsamolde eta izpirituaren agertarazle baita barneko kezkak eta burutazioak azalduz, apal bezain larri diren hainbatetan.

Liburuak berak, ez eraz eta ez moldez, ez du batere oztoporik irakurlerik motelenarentzat ere. Satrustegi jauna erraz eta atsegin zaigu hasi eta buka; eta, hain zuzen, baldin ezein irakurleri liburu hau irakur zezan gomendatu behar bagenio, irakurlerik alferrenari esango genioke, egundainoko sorpresa izango zuen segurantza osoarekin.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak