« Muga beroak | Ekaitza »
Haurgintza minetan / Mikel Zarate / Etor, 1973
Haurgintza minetan Irastortza / Zeruko Argia, 1973-06-17
Baina gutxi axoja zaigu nongo —erantzunkizuna legearen aurrean du— haurgintza luzea eta mingarria izanda argitaratu ahal izan du “Itxaropena” irarkolan eta “Etor” deiturapean Mikel Zaratek “Haurgintza Minetan” bere liburua. Egileak berak argitaratzen duela esan dugu, azalak rrik bait da, liburuaren jabegoa eta haurtegian erdi duen. Jaio da haurra eta biziro poztu gara jaiotza honekin. Guk dakiguna hauxe da: bait zituen aukeran erditzeko. Izan ere ez da bat ere harritzeko nobela honen atzetik bat baino gehiago ibiltzea. Ez dakit irakurlea jabetuko den a!a ez, baina liburu hau ere “Itsasoak ez du esperantzarik” bezala 1972an Euskaltzaindiak eratutako Sarira presentatu zen nobela bat da. Presentatua ez ezik saritua ere bai, nahiz eta mahaiburuko, abeslari bat, agure xahar bat eta banketxeko gizon bat izan.
Dena den sona haundiko nobela dugu. Hoberik egin bazitekeen ere, “Txomin Agirre Sarira” azaldu zen onena. Mahaiburukoek abestiaz, ajeaz eta diruaz hainbat, literaturaz ere bai bait dakite.
Ezaguna da Mikel, Z. ARGIAko irakurleentzat. Saria irabazi bezain azkar egin bait genion elkarrizketa. Irakurri erraza da Mikelen liburu hau eta irudipean eta rnozorropean gauza asko adierazten dituena.
Baina Enrrike Aierberen jokabideak biziro harritu gaitu. Oraintxe bai esan dezakegula Salamankariarekin: “Etor-en izenaz eta, markaz jabetu zarela”.
Gero-rengandik oso berezia eta desberdina den zerbait eskainiko ziguela uste genuen guk. Izan ere bidea hain galdurik zebilen argitaldariaren salbatzailetzat jarri bait digu sarritan bere burua! Baina dirudienez orain arte argitaratu diren guztiak onartu ditu eta sortaren neurria, azalak, egitura, hizki-moldeak, papera, h-ak eta abar; dena gustatu zaio.
Liburu-azokatan ezin azaldu dituen lehengo hogei liburuak ere eskaintzen ditu.
“Etor-en zerbait argitara dugunok merezi genuke adieraz dakigun nor gelditu den Guk eskaini genituen idazlanekin” galdetzen zuen “itsas-lapurren” ezaugarrien marrazkilariak. Badaki, beraz, Ap. 193ra eskatu dezazkeela. Guk ez dakiguna zera da: hortarako Mensajerori ala Gero-ri erosi behar dizkion E. Aierbek.
Dena den Mikel Zarateren nobe!a interesgarria atera berria du. Irakurtzea merezi duen liburua argitaratu du. Beste edozein argitaldarik ere pozik aterako zuen liburua, noski.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez