« Bai mundu berria | X. Kintanaren “Behin batean” »
Zorion baten zainak / Gorka Trintxerpe / Etor, 1972
“Zorion baten zainak” J.M.A. / Zeruko Argia, 1972-07-09
Ori du izena Etor-ek atera digun liburuak. Egillea, Gorka Trintxerpe dugu; baiña goitizena du ori. Etxeko izena, Patxi Zabaleta du, liburuaren gibel-azalean irakurtzen dugunez.
Esan dezagun lehen bait lehen, liburua olerki liburua dela, eta itz lauz edo prosaz dakartzin bi-iru orrialde ez beste, bertso askatuan egina dagoela.
Zortzi zati edo ditu liburuak. Zortzi kantu ere esan dezakegu nolabait esateko. Guzi oietan ematen dituen ideiak artzeko, ez dio kalterik egingo irakurleari asieran datozen prosazko bi-iru orrialdeak irakurtzeak. Oinarrizko pentsamendu batzuk ematen dira orrialde oietan eta ondoren datorrena obeki artzeko laguntza bat dira.
Egia esan, Trintxerperen olerkiak ez du argitasun beharrik nundik nora dijoan ongi ikusteko. Olerkia bera argia du gure leitzarrak. Argia itzetan, iruditan, forman, ideien joanean, mensaje osoan.
Ariña du estiloa, eten ez balira bezela etenak eta olerkiaren joana zakartzen ez dutenak, baizik kizkur batzuk sortzen bakarrik, errekako arriek uraren joanari antzo, doiñu berezi bat sorrerazten diotela. Itz batean, berezkotasun izugarria badu olerki onek, eta atsegiñetan irakurriko dutela esango nuke olerkari kutsurik duten guziek.
Nunnahi arki ditezke, arritzeko ez dena, gaur egun modan dauden gaiak liburu ontan; baiña beste iñork gutxik bezela emanak, gure artean behintzat. Beste olerkari berri askok ez duten errikoitasuna ageri du leitzarrak. Itz batean eta bihotz bihotzez, “Aurrera” esaten diogu gure olerkari gazte oni.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi