kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Poema bilduma / Mikel Lasa, Amaia Lasa / Irakur Saila, 1971

Poema bilduma Luis Altuna / Zeruko Argia, 1971-05-23

Irakur Sailak atera berri duan Amaia eta Mikel Lasaren Poema bilduma dut eskuetan. Biak anai-arrebak izan arren, nortasun diferent eta nabarmena dute. Bi poemagintza berezien aurrean gara.

Amaia

Amaiaren olerki xorta mota bakun eta bakarrekoa da: Amoriozko kanta bat. Emakumeen askatasuna kantatzen du oihuka eta zinkuriz. Emakumeen emetasuna, seksoaren garbia erakutzi nahirik, oihuka dabil oihan zuriaren menpetik irten nahiz. Olerki garratza eta bortitza, bihotz urratuaz egina. Amaia zerbaiten zai dago, dela beltza edo dela hutsa, luzaroan itxaroz beti zai. Emakumeez jarduten du bere poeman, ez ama, ez eme, ez emakume ezin izanik bere egunak igarotzen dituzten emakumeez. Jainko guztiak ukatu nahirik, doktrina guztien aurka matxinatuaz. Hutsunean igari. Bere gizarte zentzu gabea, odolezko hibaiak biztu ezin alako gizartea, du kantatzen. Bere amoriozko kanta, naturazko mistika batean sustraitzen da. Amaiak euskal olerki alorrean genduen hutsune bat betetzen du, hain zuzen ere urri ziren emakumeak osatutako olerkiak eta are guttiago emakumezko ikuspegitikan egindako amoriozko olerkiak. Kanta ausarta da, gezurrezko lotsatikan beste eginaz, zinezko ahalde batez jantzia dakusagu. Etika eta gizarte berri bat aldarrikatzen du: amoriozko etika eta gizarte zuzena. Maitatzea ausartuko bagina, minduraz bederen, esperantza bagendu:

Une batean

ametsa

egia

bihurtuko genuke.

Mikel

Itsaspeko gizona dugu Mikel, baina bere herrian arrain bilakatu dira gizonak, eta amaren sabelean bezala lurrunez inguraturik bizi dira itsaspeko gizonak. Sinbolismo berri bat dakar Mikelek; zeren gizona ez da lurretik jaioa, itsasotikan baizik. Ama-lurra ama-itsasi bilakatzen da Mikelengan. Itsasoa da gizonaren inguru eta giza-gaien sabel.

Mikelek dio: “Gure poemaren egia odolarekin zihurtzen ez ba dugu, grazirik gabeko pailazoak gara”. Bere bertso urratuetan amorio galduak berbizten ditu. Eta bere denbora, itsas ertzaren antz neurrigabea da, euriaren tristeziaz mugaturik, sinoaren zimurrez markaturik. Argirik gabeko bakardean gaua da jabe. Behin eta berriro bere bakardea mihixkatuz, itzal bat del beste itzalaren xelatan, esanen digu.

Gauerdian nago

romantikuen ugartean

izatearen mugan

mugaren mugan.

Bere burua romantikotzat dauka eta agian bere aburua zuzena da. Ez da ezer ez da egia-Kontra nago-kontraren kontra-ta inor ez dago nere alde; hutsari amore ematen dio. Baina Mikelen hutsa betea da, itzala eta askatasuna ditu betegarri. Agian romantiko “errotua” dugu. Herriaren eta haren “kondaira apurrean” bere sustraiak erroturik munduaren hatsa nahi luke atzeman. Baudelaire gogoko du, eta badute benetako antzik, baina Baudelaire-k ortzian doazen laioak maite zituan eta Mikelek berriz “goiz heltzen diren pikoak maite ditu” (Atsular) eta agian pikoak lurreko dira, eta zuzenago Getariako itsas-lurrean erneak. Kafka, Picasso, Godard, Rilke-rekin solasean ari da eta Getariako igandearen asperrena esaten die, eresi eta hitz tristeaz eta eguzki berriaren esperantzan. Azken finean bere buruari so egiten dio eta bitxi estaino bat dakusa, eta ez gorrota, ez ahalegin, ixilaldi betikorraren zapore humilla astiro dastatzen du. Delako Juan San Martinek, Mikel Lasa poetarik hoberenetakoa zela esanik du. Aurrerantzean guztiok onhartu beharreko gauza dugu hau, zeren Mikel Lasaren olerkia ona da, ona eta funtsa duna. Baudelaire bat da ba dugu Euskal Herrian eta hain zuzen Getariakoa.

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak