« Harri eta Herri | Euskal literatura bizi da »
Harri eta herri / Gabriel Aresti / Itxaropena, 1964
Harri ta herri Sinatu gabea / Zeruko Argia, 1964-06-21
Argitaldu berria da Gabriel Aresti’ren olerki-liburu bat izenburu onekin. Aurretik, San Martiñ’en itzaurre bikaiña dakar, atari legez. Liburu onek gure iritziren bat eskatzen du bereala. Olerki-bilduma onek Euskalerrietan griña-ekaitza arrotuko du eta “erantzunen” bat bidean omen-du. Gure zenbait irakurlek, liburu au gure epaimaira ekartzeko eskatu digute, ta bat baiño geiago izango dira guk idazti ori madarikatu dezagun zai egongo diranak ere. Ala ere guk eztegu madarikatuko.
Gure Euskalerria madarikatzaillez betea dago, baiña asmatzaillez eta eraikillez oso urri gabiltza. Ez, guk eztegu madarikatzen Aresti’ren liburu au; bertan gauza on asko arkitzen baitira. Onek eztu esan nai, noski, guk Aresti’ren liburu ortako baietzak eta ezetzak oso-osorik onartzen ditugunik. Liburuetan bakoitzak bere barruko giroa arkitzen du. Maitasunera makurtua dagoenak, gauza onak arkituko ditu ta gorrotora makurtua dagoenak gauza txarrak. Gure literatura urrian obe izango genduke, guziok liburu bakoitzaren gauza onak eta txarrak biltzen eta ezagutzen saiatuko ba-giña.
Guk, Aresti’ren liburua gogo onez irakurri degu ta bertan gauza on asko arkitu degu. Jakiña, gauza onak arkitzeko, lenbizi “gauzak” arkitu bearra dago, eta ori ez da ain erreza arkitzen liburu askotan. Gure giro ontan, geienak euliak astintzera egiten degu. Eta euliak, gure ontan, gure esanetatik sortu dakizkiguken ezbearrak dira. Zoritxarrez, ezer esaten ez diguten idazle askoren lanak irestera beartuak bizi gera. Batzuek, esatekorik ez dutelako ta besteak, euki arren, istillurik beren buruei sortzerik nai ez dutelako, orrela jokatzen dute. Baiña guri komeni zaiguna, idazle-talde “esataillea” da; zerbait esaten dakiten idazleak, alegia. Gero, geren artean maixiatuko ditugu lagunkiro txakoli-botilla baten inguruan, agian. Txolarte oiek izaten baitira, onelako esamesak aiskide-girotan astintzeko.
Olerkariak, (Aresti’k “poetak” esatea naiago du), antziñako “bufoiak” bezela, (bien arteko tartea gordeaz), esaten dutena, alako gandu ta laiño artean azaltzeko eskubidea izan oi-dute, esana nabaitzeko lain argituaz, baiña alako bai-ezko ganduz jantziaz.
Olerkari batentzat oso erreza da aizearen zurru-murrua, edo tximeleta baten egoen igurtzi leguna, naiz alaba gaztearen edertasuna kantatzea; kantu orrek ezpaitu iñor asarratuko ta zurru-murru, igurtzita edertasun orrek ezpaitu iñor berotzen geiegi. Baiña gure gizartean puzuloak ateratzen dituzten gaiak aitatzea, naiz gure arteko zuzendu bearrak dirala, naiz zabalduak ditugun gaitzak sendatzeko esan bear dana dala, askoz zaillagoa da. Ortik arrisku aundiak sortzen baitzaizkigu.
Baiña ongi begiratuta, aitortu bearra degu: “bufoien” antzeko onelako olerkariak, gure zaurietan beatza sartzen dakiten auetakoak, gure gaitzak argitara ateratzen dakiten auetakoak, bear-bearrekoak ditugu.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi