« Ekologiaren logika | Lost generation »
Bizitza pusketak / Jabier Muguruza / Erein, 1996
Bizitza bera bainoago Xabier Aldai / Euskaldunon Egunkaria, 1996-11-23
Hirugarren ipuin liburua du honakoa Jabier Muguruza kantari eta idazleak. Zortzi ipuinen bilduma honek, zortzi pertsonaien izenak darabilzki izenburuak osatzerakoan, aldi berean, ipuin bakoitzak dagokion pertsonaiaren izaerak duen ezaugarririk funtsezkoena duelarik kontagai nagusia.
Horrela, lehendabiziko ipuinean, emaztea eta amaginarrebarekin zeharo ongi konpontzen ez den gizonak egun euritsu batean Mirandan lan kontuengatik aste guztia igaro ondoren, ohi bezala, Donostiara itzuleran datorrelarik neska bat jasotzen du bidean. Bidaian zehar neska bere mundua kinkan jartzera iritsiko da, honek bere teoria azaltzen dioenean. Hots, “ez zaigula geure burua gehiegi gustatzen, eta besteengan modu batera edo bestera islatuta ikusten dugunean ezin dugula txokoa sufritu, eta kristoren tirabirak sortzen zaizkigula, nahiz eta pertsona hori, geure burua bezalaxe, asko maitatu, jakina”. Lehen ipuin honen amaiera indartsuak, ondoren datozenen tonika markatzen du.
Bigarren ipuina zaborrontzian amaitzen duen gutunaren taiuarekin dator. Bortitzki nostalgikoa. Ibon Sarasolaren —erreferente euskaldunik aipatzekotan— Jon eta Ane zigarro bat erretzen idazkera ariketen liburuaren estiloa dakarkit gogora. Atzetik, tartean aipatzen den bezala Julio Cortazarren ipuinek islatzen duten munduaren logikotasun matematiko zehatzaren oihartzunak. Jorge Sanchez Moravia ipuinak abesti puskez darabilen erabile obsesiboak, Emakume biboteduna ipuin bilduman Xabier Montoiak Roy Orbisonen kanta ezaguna hartuta idatziriko ipuina dakar gogora. Bakardadeak eztitasun krudelez asaldatzen nau. Ipuinaren amaierak, lehen ipuinarekin zerikusi handia gordetzen duela deritzot, hau da, azken hamaika urteetan egunero bere burua ikusteko begira egon den ispiluaren apurketak arestian aipatutako teoriarekin harreman estuetan jartzen du irakurlea. Hurrengo ipuina eskasena da nire ustetan. Goian aipatu idazteko moduak ez du bere puntua aurkitzen eta, azken orrialdean, desenkusa tonuaz dator ipuinari zentzua damakion maitasun harremanaren apurketa. Marthe eta Carmen urruntasunaz eta maitasun ez deklaratuez mintzo da, txukun, banderarik gabe. Ohikoegia gertatzen da gaia baina, kontatzeko moduan asmatzean, berria gertatzen da zaharra. Autoreak kontakizunaren haria bere burua sartu beharraren ukitu horrek —ia ipuin guztietan ageri diren galdera orokorrak medio— istorioen haria ez baina kontatzeko modua apur bat nahastu egiten duela deritzot.
Dioni Agirre ipuinik kuriosoenetakoa iruditu zait, eta ez liburu honetan bakarrik, inoiz irakurri dudan kuriosoenetakoen artean ere txokoa irabazten du honek. Protagonistaren izaera kalkulatzaileak ez zuen espero emaztea bera baino lehenago hilko zenik —kalkulatua zeukan bera zendutakoan alargunak gordeko zuen lutuaren luzaroa ere— eta halabeharra gertatzean, berak ezarri duen lutu garaian kanposantura doa Dioni Agirre. Bertan, “denok izan nahi dugu bereziak bisitatzen ari garen hildako horrentzat, eta berezia izateko ziurtasun horrek ematen digu hain zuzen, neurri handi batean bederen, hildako hori bisitatzeko eskubidea” pentsatuz, bere emaztearen hilobi elurreztatuaren aurrean ezezagun baten oinatzak topatzean liburu guztiari batasuna eman eta azken emaitza girotzen duen zalantza existentziala sartuko da. Diodanaren gailurra eta oinarririk sendoena Agustin Errazkin ipuinean aurkitu dut, adiskidetasun irmo eta hurkoekiko kontsentituaren degradazio kronika beltza, baina goxoa, “ezin dut dagoeneko nire pentsamentuak hitzetan adierazi, hitzetan zehaztu. Ez dut barre edo negar egiteko desiorik, geldiarazita nago, hilda barrenetik” idatzi zuen kantariaren disko baten oparitzeak eragina.
Amaierak liburu osoaren maila gordetzen duen arren, datorren ipuinaren atzetik datorrelako, mingosturik utzi nau. Aspermena eta monotoniaren aurkako mezua da Tomas Ara azken ipuina. Bikaina.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi