« Modernitatea dela eta | Ilunetik ilunera »
Zeru horiek / Bernardo Atxaga / Erein, 1995
Beste zeru horiek Xabier Aldai / Euskaldunon Egunkaria, 1995-12-16
Julio Cortazar-en ipuina datorkit burura Atxagaren liburu honen azala ikusi bezain laster. Obabatik aski urrun, gertukoa eta errealista. Aitzitik, ez dut Obabakoak-en aurka ezer, hura eskuartean dugularik maila handiko literaturaz ari garela ez du inork ukatuko, baina bai Gizona bere bakardadean zein oraingo emaitzan, koordenatuak arras ezberdinak izan arren hizkuntza literarioa berbera dirudi. “Idazle gutxi dira, literatura zabalean, literatur entseiu bakoitzeko truko berri bat prometatzen dutenak” irakurtzeko aukera izan dugu Atxagari buruz. Nire iritziz behintzat, oraingoan lege hau hautsi egin da. Ez dut ukatuko bere idazketa dotorea ezezik, maila handikoa eta irakurtzeko erosoa ere denik, baina Zeru horiek-ek eskaintzen duen istorioa, ez da sinesgarria gertatzen. Alde batetik, oraingoan gertakizunak leku erreal eta garai zehaztugabe baina jakina du, Obaba imajinazioaren erresumatik urrun, baina bestetik, ia liburuaren amaiera arte emakumea bezala ezagutzen dugun Irene protagonistaren sentipenak, pentsamentuak, beldurrak… zergatirik gabekoak dira, horrek beragandik apur bat urruntzen baituelarik. Urruntasuna eta distantzia are nabarmenagoak dira istorioaren hasieran, non poemak eta beste autore zein musikarien erreferentziak sarriagoak diren, zeren batzuetan behartuak edo bortxazkoak baitirudite. Alegia, luzaz egon naiz liburu honekin, laburra izan arren, luzaz egoteko liburua baita, baina maiz istorioaren harian sartu nahian nenbilela, galdera hau sortzen zitzaidan: nork darama kontakizunaren haria, Irenek aia Sarrionandia eta Dickinson-en poemek ala Loquilloren abesti puskak? Honekin ez dut esan nahi autore hauen erreferentziak ez direla hautabidezkoak, baizik eta dagokigun kasuarekiko gehiegizkoak direla. Irenek bidaian dituen ametsen gisa: ia filme baten barna sentiarazi naute, baina ez didate ezer argitu zergatiei buruz: hau da, zergatik borrokatzen zen Irene? Eta zer diote berataz besteek, organizaziokoek, gurasoek? Nor da Andoni? Eta orain zerk itxaroten du Bilbon, polizien agur zintzo bezain faltsu (edo zintzoegiaren) ostera?
Bestelako hitzez esateko, goian aipatu sinesgarritasun eza horrek, beste dilema hau azaleratzen dit: izan ere, literatur ariketa bezala, ados nentorke entseiu aberasgarri baten aurrean gaudela esatean. Eta ados nago baita ere, literatur emaitza batean literatura gailendu egin behar dela beste ezerren gainetik. Honen ildotik, badirudi neronek erantzun ditudala neure galderak. Ba hala eta guztiz ere, Bartzelonatik Bilborako bidaia horretan adarretatik bapo aritu bai baina islatzen den problematikari buruz ezer gutxi adierazten dela pentsatuz gelditzen naiz. Iturburuak aurkitu nahi nizkioke itsaso bakar batean amaitzen diren erreka horiei guztiei. Baina faltan ditu. Bestetik ordea, iturburuak nahi izatea ez da autorea errealitatearen gidari eta epaile izendatzeko aldarrikapena. Lerro hauen bidez ez noa Atxagari berak sortu ez duen arazo bati konponbidea eskatzera. Demagun, adibide gisa, liburu honetan espetxeak Irenerengan sortzen dituen sentipenak zenbatuz gero zein muturrekin aurkitzen garen ikustera: beldurra, ziurtasun eza eta bakardadea, eskuz ukitzeko moduko bakardadea (espetxetik irten eta izandako esperientzia sexual lazgarria, autobusa bezalako espazio murritzean Poliziarekin dituen enfrentamenduak)… baina bestetik, nongo ziegatan egon da Irene: 17.ean, 12.ean edo tartean aipatzen den 63.ean, edo hiruretan lagun berak izan al ditu? Kartzela bihurtu zaio Ireneri orrion joan etorrian bizitzaren eskola, Margaritaren aholkuek azaltzen duten moduan. Eta zer egiten du bilbotar batek —organizaziokoa bada ere eta espetxeko tratamenduari buruz dena ezegaguna zaigun arren— Bartzelonako espetxe batean?
Hona nire iritzia: ez nioke ezer kendu nahi asko eskaintzen duen liburu bati. Irakurle, orduak arin iraganaraziko dizkizun liburu bat damaizut. Orain zeurea duzu hitza.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi