kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

9408 Narrazioak / Askoren artean / Euskaldunon Egunkaria, 1994

Gure kontalariak gaur Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1994-12-11

Durangoko Azokaren eskaintza ugarien artean, “9408 Narrazioak” dugu bitxienetako bat. Euskaldunon Egunkariaren liburu bildumako bigarren-lana dugu hau, bilduma zabaldu zuen “Estilo liburua-ren” aldean oso bestelakoa, baina Euskaldunon Egunkariarekin zuzen-zuzenean lotua hau ere, aurtengo abuztuan zehar komunikabide honetan bertan argitaratutako 26 narrazio labur biltzen baititu, beste hainbeste euskal idazlek idatziak, euskal narratibako izen ezagunak horien artean: Edorta Jimenez, Pako Aristi, Inazio Mujika Iraola, Itxaro Borda, Felipe Juaristi, Joxan Artze, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Patziku Perurena, Juan Garzia, Juan Luis Zabala…

Argitalpen txukuna prestatu du Euskaldunon Egunkariak liburu hau irakurleen begietara gozo irits dadin. Iñaki Martiarena “Mattin” izan da azaleko zein barruko ilustrazioez arduratu dena, lan zinez txukun eta ederra eginez, komunikabidean egunero-egunero egin behar izaten duen lan ugarirako ezezik liburu ilustraziogintzarako ere trebea dela erakutsiz.

Badakigu jakin zenbait idazle, ez dela oso gustora geratu ekimen honetara aurkeztutako bere lanarekin, hartutako konpromezuari taxuz erantzuteko denborarik edo inspiraziorik izan ez duelako. Nabarmen ageri da, bestalde, zenbait kontalari onen sinadurak dituela ments liburuak. (Bada egin beharreko beste ohar bat, egilearen mesedetan: Pako Aristiren ipuinari azken parrafoa falta zaio; EGUNKARIA-n abuztuaren 5ean argitaratutako bertsio osoak jaso zuen ipuinari azken erremate erabakigarria ematen dion parrafo hura; kontuan har beza, beraz, irakurleak gabezia hori Pakoren ipuinaren inguruko juzku txarrik egin aitzin). Baina oro har irakurketa atsegin eta aberatsa da liburu honek eskaintzen diguna. Ipuin arin eta irakurterrazak dira liburu honetan bilduak, eta egungo euskal narratibaren erradiografia txiki moduko bat da, azken finean, neurri batean behintzat, liburuak eskaintzen diguna.

Irakurketa entretenitu baten bidez gure gaurko narratzaileen lanetara hurbiltzeko aukera egokia, beraz, liburuak eskaintzen diguna.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak