« Emakumeen munduaren isla | Urtetan onduriko emaitza »
Sargori / Pello Lizarralde / Pamiela, 1994
Poesia narratibo trinkoa Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-07-10
Ez dira egileak banan-banan idatzi eta gerora liburu batean bildutako ipuinak, egileak funtsezko ideia nagusi baten inguruan idatziak baizik, liburu honetarako eta ez beste inorako; ez dira gertakari handi eta harrigarriak kontatzen dituzten ipuinak, giro jakin baten inguruan osatutakoak baizik, liburu honetarako eta ez beste inorako. Horixe dugu Pello Lizarralderen liburu trinko eta iradokor honen ezaugarririk berezko eta funtsezkoena.
Sargori egunetako desosegu itsaskor eta garaitezina da liburuko hamar ipuinek isladatzen dutena. Kontatzen den gertakaria geldotu eta urtu egiten da sapa horren azpian, eta irakurlea ere, geldotasun horrek kutsatua, era berezi batean murgiltzen da ipuinean, xehetasunak oro biziago sentitu eta barneratuz. Iradokizunaren indarra gailentzen zaio gertakari hutsarenari; kontaketa huts baino zerbait gehiago da narrazioa, poesia narratiboa dario bildumari, poesia narratibo trinko eta indartsua.
Peter Handke datorkit burura, badakidalako Lizarraldek, nik bezala, gogoko duela geldotasun iradokor horren maisu nagusietako bat den idazle austriarra, eta, batez ere, Lizarralderen ipuinen irakurketak Handkeren irakurketen antzeko zirrara sentiarazi didalako. Baina imitatzaile huts baino gehiago da Iruñean bizi den zumarragarra. Geurera ekarri du estilo hori eta bere kolore berezia erantsi dio.
Ez da literatura mota hau oso egokia liburuen hit-parade-etan aurrera egiteko, eta are zailagoa izango da hori liburu honen kasuan, Lizarralde gure literaturak dituen kalitateko idazle ahaztu ugarietako bat dela kontuan hartuta; baina bilduma honek mereziko luke arreta pixka bat euskal narratibaren inguruan kezkatzen garenon aldetik bederen. Egun ezin aproposagoak ditugu, gainera, azken bolada honetan Lizarralderen liburuak sortarazten duen giro sargoritsuan erabat murgildu eta benetako zein poesiazko izerdi geldotan blai eginda geratzeko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez