« Armiarma sarea | Ordena kaosean »
Koilara bete hitz / Josetxo Azkona / Alberdania, 2001
On egin! Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-06-16
Eman dezagun jatetxe dotore eta garesti horietako batean, Euskal Herrian ez alferrik herri gehienetan dauden horietako batean, hain zuzen, gaudela, lagun arteko solasaldiaren aitzakian bazkari on eta eder bat dastatzeko bezperan. Seguruaski, gai serio eta sakonei buruz hitz egin baino lehen, denok ala denok altxatuko ginateke bakoitza geure aulkitxotik eta, edalontzia eguzki argira erakutsiz, topa egingo genuke eta elkarri opa egingo genioke, kristala kristalaren aurka jotzeaz batera, hamaika zorion eta mirari. Eta norbaitek esango luke —bihotz-zabalena bera, noski—, halako topaketak eskatzen duen zeremoniaz jan-edanarekin zerikusirik lukeen esaldi eder eta aberatsen bat, jakituriaren iturri gardena, noski, “On egin!”, edo halako zerbait, zalantzarik ez. Eta denok pozik, jaten eta edaten hasi baino lehenagoko herabetasunaren harresiak hautsirik eta porroskaturik. Eman dezagun poema liburu bat opari egiten diogula lagunari; eman dezagun oparitutako liburua Josetxo Azkonaren “Koilara bete hitz” dela izenburu erakargarria, nola ez, bai filologoentzat nola euskalxeme jator eta jatunentzat. Esango al genioke opariaren ondoren opa egite moduan gure euskal sena hainbetse dotoretu eta edertu duten esaldi eder eta jakituriazko —ez jaki iturrizko— horietakoren bat, “On egin!”, esaterako? Seguru asko ez, literatura ez dugulako lanbide seriotzat hartzen, jan eta edana ziurtatzen diguten horien mafiakoa ez behintzat, eta letren zopatik zopa-letretara jotzen dugu sarri, jangartzuok halakook. Baina hor dago liburua, on egiten diguna, izan ere bihotza alaitzen digu, arima aberasten, sudur zuloak zabaltzen, ahoa gozamenerako prestatzen. Eta hitzak dira, suelto askoak berak, baina hitzak batzuetan edozein jakik baino errazago betetzen digu gure barnealdea.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez