« Gizakia eta mundua | Zaharrak zahar,berriak berri »
Urgulleko arima herratua / Inazio Mujika Iraola / Joxean Muñoz / Donostiako Udala, 1997
Donostiako historiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-03-13
Liburu bitxia da hau, bereziaz gainera. Donostiako udalak argitaratu zuen, donostiarrok (neu ere barne, oso-oso donostiarra ez banaiz ere, hiriburuan bizitzeagatik zerbait geratu baitzait donostiarrek itsatsirik) Urgull Mendia eta hango parajeak hobeto ezagutzeko. Liburuaren bigarren zatia, “Urgull Mendian barrena paseatzen”, argazkiz beteta dago. Marrazki bat ere ageri da bertan, Urgull Mendikoa hain zuzen, zer non dagoen zehatz adierazten duena. Izan ere, liburua kaleratu zen garaian (azkeneko orrialdean irakurtzen dudanez, 1997 urteko uztailaren 18an —egun seinalea— amaitu zuten inprimatzen) berritzen ari ziren mendiko tokiak, txukuntzen, ikusgarriagotzen, “guztiok mendi honetaz gozatu ahal izan dezagun”.
Historia polita du Urgull Mendiak. Jakin nahi duenak kontatuko dionik ez du faltako. Liburu-egileek, literaturaren makulua lagun dutelarik, horixe egiten digute: historia kontatu. Baina zer historia? Non hasitakoa? Hauxe irakur daiteke lehen esaldian: “Setioa iraiula bukaeran hasi zen”. Donostia karlistek inguratua dago. Gerra da, gerra odoltsua liberalen eta karlisten artean. Mutiko batek, une latz batez soldadu bihurtua bera, huts galanta egiten du hiriaren defentsarako eman dioten tokian, eta horren kariaz arima herratu bilakatuko da, mamu alegia. Beste mamuen konpainia izango du, egurastera ez bada, paseatzera ateratzen dneean, eta guztien historia kontatuko digu mamu horrek. Horrela irakurleak ikasi egingo du hiriari bere gain eta sorbaldetan dituen mendeetan gertatu zaiona: frankoen etorrera, Nafarroako erregea, Gatzelarekin bat egitea, frantsesen erasoak eta abar… Era berean Donostiak eman dituen pertsonaiarik inportanteenak ere ageriko dira liburuko orrialdeetan ( batzuk mamu bihurturik, baina ez guztiak).
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro