kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat / JosAnton Artze / Zubi Zurubi, 1998

Gizakia eta mundua Javier Rojo / El Correo, 1999-03-10

Artze moda guztietatik urrun bere bidea urratzen ari da euskal poesian. Batzuek pentsa lezakete bide hori ez dela egokia, gaurko munduak bestelakorik behar duela. Baina ezin zaio ukatu bere printzipioekiko leiala dela. Eta postmodernitateak ekarri dituen arbuio eta ahazturak ikusita, leialtasun hori ez da merezimendu makala. Bere poesia gizakia eta unibertsoaren arteko dialektikan oinarritzen da eta bilaketa bat erakusten digu. Poetaren ardura nagusia izatea baita, zer den benetan izatea. Erantzunak aurkitu nahirik paradoxa erabiltzen du maiz, hau egia bilatzeko tresna egokiena bailitzaion. Hargatik, izatea eta iruditzea kontrajartzen dira, edota izatea eta edukitzea. Honelako kontrajarpenetatik ateratzen duen ondorioa agian sinplea da, baina funtsezko gauzek duten sinpletasunaz hornitua: izatearen oinarrian maitasuna dago. Artzeren poesiak askotan modernitateari kontra egiten diola dirudi, baina mundu modernoari berari baino, mundu moderno honek dakartzan zenbait ondoriori gehiago, nire ustez: pentsamendu bakarraren edo uniformitatearen diktaduraren aurka agertzen zaigu poetaren ahotsa. Moda guztien gainetik eta pentsamendu bakarraz haraindi, eskergarria zait oso Artzek erakusten duen humanismo esentziala.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak