« Maitasuna puzzle bat da | Maitasunagatik egin zuen! »
Manhattan / Edorta Jimenez / Elkar, 1994
Bide basatietan barrena Aingeru Epaltza / Nabarra, 2001-05
Edorta Jimenez bere nobelek bilakatu dute gure idazle preziatuenetariko bat. Alabaina, aspaldi honetan atzenduxeak baditu ere, poesian eta kontakizun laburretan ere egin du lanik aski. Nik —agian ez zait horregatik haserretuko— neurri txikian egindako prosa lanak maite dizkiot bereziki. Halaber, kresal usaineko idatziek eman badiote ere mundakarrari merezi duen itzala, Bilbo hurbilaren itzalpeko kale giroa hark bezala islatzen duenik literaturgile guti dugu gure artean. Eredutako, 1994an argitaraturiko Manhattan hau.
Bederatzi narraziok osatzen dute lanaren gorputza, bederatzi proposamen ezberdinek, eta denek, bat izan ezik, hiriko gau giroa ardatz. Gau giroa, bere zentzurik gordinenean, basatienean. Jimenezen pertsonaiek, rock and roll soinu-banda dutela, bidaia egiten dute droga mota ezberdinetan mila aurpegierak akuilu eta helburu. Zerua bilatzen dute, baina gehienetan infernua baizik ez dute aurkituko: bakardadea, damua, epaitegia, eritasuna edo heriotza.
Letra idatzizko musika duen CD eta LP honetako pieza batzuk antologikoak dira: Epaile jauna, Blade Runner (Bizarlabain ibiltaria), Glory days, Botila barruan gorderiko mezua edo 87ko antologia, kasurako.
80. hamarkada bukaerako eta 90. hasierako giroa ezagutu genuenoi oroimena astintzeko balio digu liburuak. Baina hori jadanik burusoildu garenondako erakargarri gehitua baizik ez da. Gazte konturik berritu nahi edo behar ez dutenek ere badute liburu hau beren eskuetan hartzeko arrazoi franko: Jimenezen prosa sendo eta ausarta; haren ironia eta gaiztakeria (gaiztakeria literarioa, bistan da); narrazioaren hariari tira eginez, irakurlea harritu edo mingostuko duen bukaerara eramateko duen abilezia.
Nobela onetatik pelikula on bat ateratzea zaila dela diote adituek, filmeari, etorkiz, ipuin eta narrazioaren formatoa hobeki dagokiolakoan. Hori egia bada, dozena erdi pelikula on atera litezke liburu honetatik.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi