« Khalo-ren bizitza | Bidaia kronika baino areago »
Sugearen erautsa / Jean Tartas / Alberdania, 1998
Onsa irakurtzeko liburua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-02-20
Tartasek bi liburu idatzi zituen: Onsa hilceco bidia eta Arima penitentaren occupatione devotac (Orthez, 1666 eta 1672). Onsa-ren beste bi argitarapen egin ziren, XX. mendean: Julio de Urquijok (Paris, 1911) eta Andolin Eguzkitzak (Jakin, 1975). Patxi Altunak bi liburuen edizio kritikoa argitaratu du, berriki (Deustu, 1995; eta Mensajero, 1996). Eta orain, Inazio Mujika Iraolak, Alberdaniako “Klasikoak” sailean Tartasen testuen antologia hau.
Edizio ederra da honakoa, sail horretako beste liburuenak bezalatsu: Agirre Asteasukoarena eta Iztuetarena, alegia. Esan nahi dut, fisikoki ere ederrak direla liburuak: Aurrekalde lodi kartoizkoa, paper berezia, letra bera ere elegantea. Irakurtzeko ezezik, eskuan hartzeko ere atsegina, esaten den bezala. Liburuak sarrera moduko testua dakar, Inazio Mujikak idatzia. Biziki aholkatzen dut hemendik haren irakurketa, oso testu polita baita, Inazioren gehienak bezala, esatea zilegia bazait, “lausengari” fama handirik hartzeke, noski. Gero, testuak datoz. Tartasen bi liburuetataik hartuak eta apainduak. Izan ere, Tartas ez baita irakurterraza, hizkuntzagatik berarengatik, ez baitu zer ikusi handirik harenak gurearekin. Hortaz, esan daiteke testuak leundu egin direla, gaurko grafiara eta ortografia-arauetara egokitu ere bai. Baina testuen indarra hortxe dago, puri-purian, mzoorrotuta ere, garden; estalitaere agerian.
Klasikoek ez omen dute itzal handirik gaur egun gure munduan. Baina, esan beharra dgao (beste esankizun askoren aretan) idazten ikasteko modurik errazen eta merkeena klasikoak irakurtzea dela. Badakizue.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro