« Bizitzaren metafora | Idazkera ariketak »
Beirazko giltzak / Jaume Fuster / Elkar, 1997
Joan zaiguna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-02-14
Jaume Fuster hil egin da, duela gutxi. Kronika moduko hau argitaratzen denerako, egunak edo asteak izango dira hura joan zaigula. Ez nuke ahantzi nahi, beraz, Jaume Fusterrek euskal literaturari ekarritako onura, izan ere bi liburu baitira, nik dakidala, euskaraturik dauden harenak. J. A. Arrietak itzuli duena da bata (Beirazko Giltzak); Anna i el detectiu, bestea (euskaraz Ana eta detektibea, Felipe Juaristiren itzulpena, Desclée de Brower, 1997). Nork bere buruaz hitz egitea itsusi geratzen da, jakineko kontua da hori, baina esan nahi nuke istorio polita dela, atsegina, misterioz betea, irakurgarria (neronek itzulia bada ere).
Liburu asko idatzi zituen Jaume Fusterrek, generoak ere bat baino gehiago ziren jorratutakoak. Tolkien katalana zen batzuen iritziz (horixe irakurri berri dut Madrileko egunkari batean), guregana iritsi dena, ordea, haren polizia-istorioak dira (Lluis Arquer, Fusterren detektibea, Ross Macdonalden Lew Archer omen. Hala irakurri dut Bartzelonako egunkari batean). Dena dela, maisua zen nobela-klase horretan (polizia-nobela idazten alegia), eta Ross Macdonalden zordun bada ere (ezin dut, nahita ere, iragana erabili), Chandlerrena ere bai neurri berean. Eta Chandler Chandler da, ez dezagun ahantz.
Goazen J.A. Arrietak itzuli duen liburura. Hamazazpi istorio dira guztira. Lehenago, zirriborroan, “El Mon” aldizkarian azaldu ziren, beste askorekin batera esan nahi dut (ehun bat istorio idatzi baitzituen). Joko gisa daude antolatuta, hori garbi dago. Istorio bakoitzean misterio bat azaltzen da, eta idazleak misterio argitzeko urratsak emateaz gain, bakoitzarentzako giltza ere ematen du. Hortik, izenburua bera (Beirazko Giltzak). Proposatutako jokoa hauxe da: Lluis Arquerren abentura bakoitza irakurri ondoren, irakurleak bilatu behar ditu kasua argitzeko lagungarri izan diren arrastoak.
Beste zerbait esan nahi dut amaitu baino lehen. Lluis Arquer bere garaiko detektibea da. Begi-luzea denez, errealitateko gauza gutxik egiten diote ihes. Berdin argituko du politikari zenbaiten ustelkeria nola dirua erraz egin nahi duten enpresarien iruzurra. Gaur-gaurkoa da, eta badu salaketa kutsua ere batzuetan.
Itzulpena ona da (J.A. Arrietarena). Testuak ederki irakurtzen dira.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez