« Parisko bizitza | Joan zaiguna »
Maltako belatza / Dashiell Hammet (Xabier Olarra) / Igela, 1997
Bizitzaren metafora Javier Rojo / El Correo, 1998-02-11
Maltako belatza dagoeneko eleberrigintza beltzean lan klasikoa dugu, eleberri horretan oinarritutako filmea ere maisulantzat hartu daitekeelarik. Eta benetan onak diren idazlanekin baino gertatzen ez den bezala, urteak aurrera joan ahala gero eta aberastasun gehiagoz jantzita agertzen zaigu denborapasako literatura moduan jaiotako testu hau. Orain berriro irakurtzean, argumentuaren hariak aldez aurretik ezagunak zaizkigunez gero eleberriaren bestelako ezaugarriei erreparatzen diegularik, ikus dezakegu nola Maltako belatza giza-bizitzaren metafora miresgarria osatzera ere heltzen den: pertsonaia batzuk aberastasunaren ametsaren atzetik dabiltza itsu-itsuan, elkarri oztopoak jarri edota traizioak egiten, batzutan elkar hiltzen, eta aberastasunak belatz baten estatuaren itxura dauka. Ametsekin gertatu ohi den bezala, hura eskuratzear daukatenean itzuri egiten zaie, eta berriro bilaketan hasi behar; izan ere, Sisiforen zigorrak giza-izaeraren funtsezko ezaugarria dirudi. Historia hau Xabier Olarrak jarri digu euskaraz. Hau dela-eta, irakurlea berehala ohartuko da itzultzaile honek inork ez bezala jakin duela honelako eleberri beltzei dagokien idazkera zehatz eta malgua lortzen. Alde guztietatik ikusita eleberri bikaina.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez