« Ipuin luze eta ederra | Iraungo duten ipuinak »
Isladak / Unai Iturriaga / Alfaguara, 1997
Idazkera ariketak Javier Rojo / El Correo, 1998-02-18
Sailkatzen zail xamarra da Unai Iturriagak Isladak izenpean idatzi duen liburu hau. Alde batetik, bere gustuko poemen antologia bat dugu, Iturriagak han-hemenka irakurri eta aukeratu dituen poemak biltzen baitira. Baina, honen ondoan, idazle honi poemok sortu dizkioten komentarioak agertzen dira. Aurkezpen modua ere horrelakoxea: ezkerreko orrialdean poema; eskumakoan Iturriagaren komentarioa. Komentario hauek gehienetan lekuen edo pertsonaien deskripzio txikiak, edota narrazio laburrak besterik ez dira, inpresionismo hutsez egindako testu xumeak. Batzutan, testu hauekin egileak poema nolabait osatu nahi du; bestetan, poemak kontatzen duena ikuspuntu desberdin batetik erakutsi nahiak bultzatu du idazlea horrelako testuak egitera. Baina emaitza ikusita, niri, irakurle honi, duda bat sortu zait liburu honen aurrean: zertara dator honelako komentarioak argitaratzea? zein interes eduki dezakete irakurle batentzat? Idazkera ariketa hutsak dirudite askotan, ia-ia idazten ikasi nahi duen pertsona batek egindako idazlan txikiak; oso eskematikoak, inolako sakontasunik gabeak; sentimentalismoz beterik eta pentsamendu gutxirekin. Nire ustez, idazleek irakurleen begiradatik gorde behar dutena plazaratu digu orrialde horietan Unai Iturriagak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez