kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Korapiloak / Jasone Osoro / Elkar, 2001

Jasone Osororen jolasak Jose Luis Padron / Bilbao, 2001-05

Har bezate beste udalerrik eta enpresek, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak hartu duten literatur ardura, eta sortu daitezela hamaika IGARTZA idazle gazteentzako beka bazter guztietan. Horien arrimura jaio liburuek, Jasone Osoren Korapiloak (Elkar, 2001) kasu, onura baino ez baitiote ekartzen idazleari berari eta babes horren ondorioz sortu sormen-lanaz aberasten den euskal literaturari.

Maitasuna, gorrotoa, obsesioa, zeloak, kariñoa, paranoiak, sexua, heriotza… “Sentimenduen mundu zabal, ezezagun eta apasionanteak jositako trenbidea da Korapiloak eta bizi dugun voyeur garai honetan begiak gidatzen duen tranbia du ardatz” ipuin bildumak, egilearen beraren esanetan.

Azpimarratu zer nolako gaitasuna duen Jasone Osorok (Elgoibar, 1971) intimitatea inolako bortxaz erasotzeko, sutea semantikoki aktiboa zein irakurlearen eroso eta fereka egiten den haren borondatean.Naturaltasuna. Hitzak berez datoz, proposamenaren sentsibilitateak horretara erakarririk: “Nahikoa txintxetaz josita daukagu eguneroko bizitza literaturan ere mugak eta aurriritziak jartzen hasteko” dio Jasone Osorok.

17 dira bertara ekarri dituen ipuinak, eta baditu, nire ustez, batzuk besteak baino borobilagoak diskurtsoz, garrantziaz eta uztarduraz, “Plantxa” esate baterako, baina guztiotan bere begirada lotsagabea, zentzurik ederrenean, Tarantino zine zuzendariaren elikagaiak diruditen pasadizo asko eta asko, irudimenaren jolasa, ausaz moral mingotsari zorioneko tratu txarra, eta sexuaren gazikara gozoaren iturri preziatuak. Oso atsegina.

Jasone Osorok, “literaturari dagokionean askozaz askeago sentitzen naiz eguneroko bizitzan baino” nabarmentzen duenean, idazlearen paperaz ari da, gugan askatasuna kutsatzeko hartzen duen arduraz. Eta isurtzen du ipuinetan barna, euskal literaturaren ibaian sormen-ur berria osatzen duen hizkuntza.

Tentazioak izan zen bere lehenengo liburua, 1998an. Urte berean kaleratu zuen Isadora, Isadora Duncan dantzariaren biografia. Eta hirugarrena duen lan honetan, gizakiak berez duela bizitza korapilatzeko joera erakusten du Jasone Osorok eta korapiloak askatzen asmatzea dela, neurri batean, bizitzaren jolasa. Merezi duen jolasa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak