kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Argia sortzen den izartegia / Juan Ramon Madariaga / Alberdania, 1996

Argia eta kotoia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-12-14

Juan Ramon Madariaga leiala zaio bere buruari; esan nahi dut estraineko liburutik azken honetaraino ibilbide luzea egin badu ere (lau liburu dira, oker ez banago), ez ditu galdu hasera-haseratik ikusten zitzaizkion poeta-manera eta moldeak: sentsibilitate handia, hitzekiko lilura, betiko gaien aurreko jarrera samin eta hurbila. Norbaitek esango du poeta guztiak antzekoak direla, arrazoi apur batez gainera, gehiago zehazten ez den bitartean; izan ere, poeta izateko ez ezik, mundua interpretatu eta gero hartaz gogoeta egiteko ere derrigorrezkoa da sentsibilitatea, idazle izateko beraz. Bestalde, ez dago poetarik hitzek liluratzen ez dutenik, eta honek ez du esan nahi hiztegijale izan behar duenik poetak; zale izatea nahikoa dugu, hitzak musukatu eta ahoratzeko baitira, maite ditugun pertsonak bezala. Betiko gaiak aipatu ditut, eta zerrenda egiten hasiz gero, hauexek aterako litzaizkiguke: bizitza, heriotza, amodioa… Baina gai horiek noizko-nongorik ez badute ere, idazlearen jarrera da bakoitza berezi-berezia egiten duena, berezkoa alegia. Idazlearen begirada da aldatzen dena.

Bere iraganari leiala bazaio ere, aldaketak nabariak direla esango nuke, liburu hau aurrekoekin erkatuz gero, noski. Baretasuna joko nuke ezaugarri nagusitzat. Lasai idatzitakoak dirudite poemek. Denbora patxadaz hartu eta hitz bakoitza hausnartu eta gero ausartu dela paperatzera. Ondorioz, Juan Ramon Madariagak idatzi duen libururik helduena dugu. Finkatuxe ikusten dut bere estiloan; sendoxeagoa du begirada.

Ikusiz egiten da poema. Eta liburu honetan poetak leku asko bisitatu ditu, argiaren bila, batzuetan; bere buruaren bila, maite duenaren bila, besteetan: Hegoamerikako zenbait leku ageri zaizkigu; Patagoniako argi-itzalak; koloreak… Baina ez da bidaia baten lekuko soila. Oroitmina du poetak, eta sentimentu hori ezagutzen duenak badaki zertan den: atzerritar izatea bai etxean bai kanpoan, eta denboraren magalean atsedenik eza.

Hiru zatitan banatzen da liburua: “Ate zuriak eta zilarra”, “Hemisferioak”, “Ezpainetako ispiluak”. Hiruretan doinu bera da nagusi: itzaletik argira joan nahi duen izakiaren gogoa, eta horretan pasako hegaztia bezalakoa da. Naturak ere garrantzi handia du liburuan. Poetaren begi ibiltariak naturaren beraren izateaz itsutu balira bezala. Irudi batzuk errepikatzen dira: kolore zuria eta kotoia, esaterako. Oso esanguratsua.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak