« Amodioa aitzakia | Kostatik datoz, baina ez kostata »
Betiko loa / Raymond Chandler (Iñaki Ibañez) / Igela, 1995
Paperetik zinemara Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-07-20
Raymond Chandlerrek leku berezia du irabazia gure oroimenean. Idazle handia izan gabe, (handiagoak izan ziren faulkner edo Scott Fitzgerald) gure mende honetako pertsonaiarik handienetariko bat sortu zuen: Philip Marlowe. Nork ez du bera ezagutzen? Eta nobela klase baten oinarriak jarri zituen, polizia-nobelarenak, hain zuzen. Harrez gero, horrelako literatura (literatura baitira polizia-nobelak, laguna) idazten dihardutenen pertsonaiei halako susmoa hartzen diegu, ez ote diren Marloweren seme edo alabak, kasuan kasu. Marlowekerietan aritzea, esaten zaio argotean, polizia-ikerketa aurrera eramateko prozedura berezi bati.
Egia da zinemak izugarri lagundu diola pertsonaiari gure familiako bihurtzeko ahaleginean; egia da, gaur egun, zinemak kolektibitatearen mitoak finkatzeko indar eta botere handiagoa duela, literaturak baino. Egia ere bada, zinemak ez lukeela zentzurik izango, literatura ez balego azpitik. Azken finean, bai zinemak eta bai literaturak, munduaren ikuspegia eman nahi dute, teknika eta baliabideak izanik ezberdin.
“Betiko Loa” zinemazaleen bihotzean dagoen filmea dugu. Humphrey Bogartek jokatzen zuelako Marloweren papera. Nik, urte askotan, biak (aktorea eta pertsonaia) nahastu egin nituen nire oroimenean, eta niretzat Bogart Marlowe zen , eta alderantziz. Humphrey Marlowe eta Philip Bogart, bi bitan banatzen dira.
Baina “Betiko Loa” nobela bat da, Raymond Chandlerrek kaleratu zuen lehena. 1939. urtea zen, urte erabakigarria, inondik ere. Krisia, gerraren bezpera. Eta erdi-erdian Marlowe, sailkatzen zaila. Hona hemen Nosey Parkerren hitzak, argigarri izan daitezkeelakoan: “Nobela beltzaren alorrean pertsonaia borobila dugu Marlowe, borobilik bada: hogeigarren mendeko zaldun erraria, ez diruak, ez emakumeek, ez botereak eros ez zezaketena. bere kode moralaren zerbitzaria bai, baina ez beste ezeren, ezbeste inoren morroi”. Indibidualista eta ziniko, erantsiko nuke. Baina ez dira ezaugarri horiek niri gehien gustatzen zaizkidanak. Nobela egiteko modua egiten zait deigarria: deskripzioak justu, elkarrizketa arinak baina era berean sakonak, ironia, erremateko esaldiak…
Ezin bukatu hala ere, itzultzailearen lana goraipatu gabe. Oso polita euskaraz, bizi-bizia, erritmoz arin. Neurriko itzulpena, alegia.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi