« Suetena Belfasten | Paperetik zinemara »
Zure haragi bereko / Patxi Ezkiaga / Erein, 1996
Amodioa aitzakia Javier Rojo / El Correo, 1996-07-18
Liburu honetan Patxi Ezkiagak maitasunezko istorio bat kontatu nahi omen digu. “Omen” esan dut, zeren, nire ustez, hemengo amodiozko istorioa ez baita nobelaren elementurik inportanteena. Idazlea narrazio korapilatu batean murgildu da, plano eta maila desberdinak nahasiz. Alde batetik, amodiozko istorio baten momentu desberdinak kontatzen ditu (benetan istorio bakar baten aurrean bagaude). Bestaldetik, eta horrekin tartekatuta, pertsonaiek elkarri, edota beren buruari, kontatzen dizkiotenak agertzen dira. Honez gainera, maitasunari buruzko hausnarketak daude. Eta, amaitzeko, narraziotik kanpoko errealiteari dagozkion zenbait atal ere agertzen dira, “1989” izenburupean. Gauzak horrela, zaila gertatzen zaio irakurleari plano bakoitza non hasi eta bukatzen den jakitea. Narrazio egiturari erreparatzen badiogu, ordea, txirikorda perfektua da nobela hau. Hainbeste narrazio-perfekziok, hala ere, ezkutatu egiten du argumentua, edukiaren aldetik elementu bakar bat nabarmentzen delarik: amodioari buruzko hausnarketa hori. Amodiozko nobela izan arren, liburu honetan ez da grinarik aurkituko, malenkonia fina baizik. Nobela honetan maitasuna ez da sentimendua, jakintzarako eta pentsamendurako abiapuntua baizik.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui