« Aspaldian bila zenbiltzana | Alderraiak »
Abuztuaren hamabosteko trena / Luis Mari Mujika / Erein, 1996
Galdutako trenak Javier Rojo / El Correo, 1996-10-10
L. M. Mujikaren liburuxka honetan bi narrazio agertzen dira. Lehenengoa (liburuari izena ematen diona eta 1992.ean “Imajina ezazu Euskadi” Saria irabazi duena) dudarik gabe garrantzitsuena da. Euskal Herri tradizionalaren desagerpenaren inguruan aritzen da, modernitatearen zurrunbiloan bazterturik gelditu den baserri giroko Euskal Herria, hain zuzen. Bizitza tradizional horrekin batera euskararen desagerpena ere jasaten duen Euskal Herria. Gaia nahikoa topikoa da, beraz, Peru Abarka-n ere horren aztarnak aurkitu daitezke-eta. Hortaz, interesgarriagoa da gaia garatzeko erabiltzen diren elementuei ohartzea. Naturalezaren presentzia sinbolikoa, adibidez. Edo, hainbeste lekuren euskal izenak aipatuz, toponimiari ematen zaion garrantzia, irudikatu nahi balu bezala hizkuntza, pertsonekin barik, lurrarekin lotuta dagoela. Bestaldetik, herrian gelditzen ez den trenaren presentzia ere hor dago. Eta mundu horren desagerpenaren kontra altxatuta, agure setatia, bere betiko bizitza egiten. Elementu hauen sinbologia batzutan nabarmenegia da, ordea, eta narrazioa alegoriaren mailan jartzen du. Bigarren narrazioak, neurri handi batean, ezaugarri berberak ditu, baina istorioa, historikoa nolabait, garrantzi gabea da, ia-ia txiste baten parekoa.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez