kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Hiru egun Larburun / Luis Mari Mujika / Euskaltzaindia-BBK, 1996

Oroimenari astinalditxoa Javier Rojo / El Correo, 1997-01-09

Iazko Txomin Agirre saria lortu zuen nobela hau irakurtzean, berehala etorri zitzaidan burura J. A. Arrietaren Abuztuaren hamabosteko bazkalondoa lan ezaguna. Bietan hasierako egoera (nobela abiadan jartzen duen gertaera) familia ospakizun bat da. Bietan pertsonaiak oroitzapenen zurrunbiloan sartzen dira. Eta, inportanteena, bietan narratzaileek hitanoa erabiltzen dute istorioa kontatzeko. Ramon Saizarbitoriak hika hitz egiten zuen narratzailearen indarra idoro zuenetik, behin baino gehiagotan erabili izan da teknika hau euskal nobelagintzan. Lekuko misteriotsu baten itxura hartzen duen narratzaile honek aldi berean protagonistari eta irakurleari hitz egiten diela ematen du. Luis M. Mujikaren nobela honetan, lekuko hau bere buruari hitz egiten dion protagonista bera al da? Hala dirudi batzutan, haren buruan sartzeko duen abilezia ikusita. Mujikaren nobela hau, dena den, nahiko irregularra iruditu zait; bada atal interesgarrien ondoan funtzionalitate handirik aurkitu ez diedan pasarteak, beste nonbaitetik ekarrita indarrez sartutakoak edo, agertzen dira. Orain dela hamabost-hogei urte, gehienok pentsatuko genuen eleberri garrantzitsu baten aurrean geundela. Oraingoa izanik, ordea, zaharkitu itxura duela esan behar.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak