« Oroimenari astinalditxoa | Mundua intifada bat dea? »
Bizi puskak / Juanjo Olasagarre / Susa, 1996
Txori errarien moduan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-01-11
Badakit, ondotxo ere, jai handiak igarota, arima gorputza bezain ahuldua eta akitua geratzen dela, hainbeste jan-edanaren ondorioz. Badakit poesia ez dela jaki gozoa izaten inor ase-ase eginda eta beteta dagoenean. Egia esan, neronek ere ez dakit noiz den poesia jaki gozo eta irentsigarri. Aspaldiko garaietan, poesia gehiago irakurri ohi zenean, jaiaren partaide zen poeta. Gaur, ordea… poetak jai. Hala ere ez gaitezen hileta jotzen hasi. Poetak, oraindik ere, gertazen dita bat edo ebste; eta poesia ez da inoiz hilko. Ala bai?
Ironia apur bat aldean utzirik, Juanjo Olasagarraren liburua aipatu nahi nuke. Iaz ez zen poesia liburu asko kaleratu, baina irudipena dut kaleratutako guztiak ikuspegi berri-berrikoak ez diren arren, aintzakotzat hartzekoak direla, kalitate onekoak, alegia. Bizi puskak irakurtzean, Edgar Lee Mastersen Spoon River Anthology etorri zait akordura, egitura antzekoak direlako. Eta egitura esatean, ez dut esan nahi bata bestea bezain denik. Oso ezberdinak dira bi liburuok, bai kontatzen dutenagatik, nola doinuagatik.
Hogeitahiru pertsonaia hartzen ditu Juanjo Olasagarrek eta bakoitzari ahotsa eman ondoren, horra hor poetaren lana ondo betea, libre uzten ditu nork bere barruan gordean daukana konta dezan, eta ondorioa estimagarria da: hots eta doinu askoko poema liburua, edo Borgesek esaten zuen modura, mundu asko mundu bakarrean. Batzuetan ironia, bestetean gordintasuna, noiz edo noiz samurtasuna. Batzuetan doinu narratibo nabarmena; besteetan, doinu liriko trinkoa; elkarrizketa-zatitzat har daitezkeen pasarteak ere badaude, garden-gardenak. Batzuetan, poemak indar handia hartzen du eta hegan egiten hasi ere bai, goiko zeruan zehar; besteetan, lurraren parean ibiltzen da, haztamuka. Batzuetan hizkuntza bera ere dotorea; besteetan, apalxeagoa. Aurrealdetik zein atzealdetik hasita berdin da liburu honetan, poemek pertsonaiaren bizi-puskak baitakartzate, hitzetan zintzilik. Zailena, pertsonaia bakoitzaren larruan sartzea, bereziak baitira guztiak. Hala ere, badaude denenak eta guztionak diren gogoetak: bizitzari, amodioari, adiskidetasunari buruzkoak. Bakoitzak, ordea, bere ikuspuntua horretaz ere. Deserria, herrian bertan, hori da irudi nagusia. Inoiz inon atsedenik hartu ezin. Txori erratiena izan daiteke Juanjo Olasagarreren pertsonaiak labur eta motz definitzeko metafora.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi