« Dedukzioaren maisua | Barrokoaren eta klasikotasunaren oreka »
Ipuin gogoangarriak. Antologia / Askoren artean / Erein, 1997
Ipuin gogoangarriak Javier Rojo / El Correo, 1997-07-31
Ipuin gogoangarrien antologia bat eskaintzen digu Iñaki Aldekoak liburu honetan. Egia esan, antologia guztiekin gertatu ohi den bezala, nork bere aukera berezia egingo luke, izen bat gaineratuz edo baten bat kenduz. Antologoaren zoritxarra, nonbait, berarekin ezin osoro ados egotea. Antologia honetan agertzen diren idazleak XIX eta XX. mendekoak dira, denak maisuak ipuinak idazteko langintzan. Agertzen direnen izen batzuk besterik ez gogoratzearren (guztira hamahiru dira) hauek aipa daitezke: Dickens, Maupassant, Schwob, Txekhov, Kafka, Borges… Nire ustez falta direnen artean Hoffmann egongo litzateke. Baina, lehen esan bezala, ezin egin daiteke denon gustuko antologia, baldintza hori bete beharko lukeen liburua mugagabe luzatuko baitzen. Honelako ipuinak idaztean narratzailearen benetako balioak frogatzen dira, espazio labur batean, kontakizun osoa burutu ezezik borobildu ere egin behar baitu. Eleberrietan, idazleak nahi adina luza dezake testua, ekintzak eta, behar den neurrian garatuz. Ipuinean ez, ipuinak tentsioa du berezko; ez dauka digresiorako lekurik. Hemen ez dago erdibiderik: huts eginez gero, ipuinak ez du balioko; asmatuz gero, ipuin gogoangarri baten aurrean egongo gara.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro