« Jatortasunaren inguruan | Ipuin gogoangarriak »
Sherlock Holmes. Abenturak 2 / Arthur Conan Doyle (Fernando Rey) / Igela, 1997
Dedukzioaren maisua Jon Eugi / Euskaldunon Egunkaria, 1997-07-27
Igela argitaletxe nafarrak Enigma sailean Arthur Conan Doyle idazleak asmaturiko Sherlock Holmes detektibearen abenturak aurkezten dizkigu bi liburukitan. Literaturaren historian, beste batzuen artean, detektibe ezagunik bada, horixe Sherlock Holmes dugu, dedukzioaren maisua. Istorio hauetan, haren ikerketarako trebeziaren eta arrazoiketarako dohainen lekuko gara.
Aipatu bezala, abentura hauek bi liburukitan biltzen dira. Nik bigarren liburukia hautatu dut, sei istorio dakartzana bere baitan, besterik gabe erakargarriagoa egin zitzaidalako lehen gainbegiradan. Baina seguru lehendabiziko liburua hau bezain gustagarria dela. Izan ere, hauek istorio gustagarriak dira, erraz irakurtzen direnak.
Lehendabiziko errelatoan, Errubi urdina izenburukoan, ikertzaile handiak, pentsa daitekeen bezala, harribitxi horren lapurreta ikertu beharko du. Berehala aurkezten dira gertakariak eta irakurlea kontaketan barneratzen da. Conan Doyle, nola ez, Watson doktorearen partaidetzaz baliatzen da dena kontatzeko, kontaketa Holmesek eta Watsonek duten elkarrizketaren harian gauzatzen baita. Watsonek etengabe galderak egiten ditu eta horrek lagundu egiten du, Holmesek bere arrazoiketak azaltzeko bidea ematen baitu.
Egileak irakurlea beti berak nahi duen bidetik eramaten du. Kasuaren hurrengo urratsa planteatzen du istorioak segi dezan eta irakurleak erraz beregana dezan, ulermen zailtasunik gabe. Arrastoari tiraka aurrera egiten du, katebegiz katebegi kate osoa osatu arte. Detektibe argiak dedukzioaren metodoa erabiltzen du beti eta, metodo horren laguntzaz, bukaeran gertakari guztiak argitzen zaizkio irakurleari.
Banda pinttoduna izenekoa ere halakoa da. Narrazio honek, gainera, amaieran, korapiloa askatzean, emozioa du. Injineruaren behatz lodia, Watson narratzaileak (hark egiten baititu narratzaile lanak) hasieran adierazten duen bezala, berak Sherlock Holmesi eramandako kasua da. Izan ere, berarengana agertuko baita hatzamar lodia galdu duen injineru bat. Honek hatzamarra nola galdu duen azalduko du eta detektibeak jada ikergaia edukiko du.
Narrazio hau bera Sir Arthur Conan Doyleren idazle maila onaren erakusgarri da, haren kontatzeko gaitasunarena, Fernando Rey itzultzaileak era bikainean eskaintzen diguna. Jakin beharrekoa da idazle eskoziarra ez zela detektibe ezagunaren istorioak asmatzera mugatu eta bestelako lanak ere idatzi zituela.
Jarraian datorren kontaketak, Aristokrata mutilzaharrak, ezkondu bezain azkar emazterik gabe gelditu den gizonaren kasua erakusten digu, ezustean desagertu egingo baita dama. Beriloen koroan berriz, Sherlock Holmesek, finantza-gizon bat bere larritasunetik atera beharko du, gorde behar zuen harribitxizko koroa horretako zati baten galera dela eta. Azkenengoa Copper Beecheseko misterioa dugu eta leku horretan kokatua dagoen etxean, haur-hezitzaile lanera joandako emakume bati lagundu beharko diote ikertzaile paregabeak eta haren adiskide banaezinak, Watson doktoreak.
Liburua irudiz lagunduta dator. Zenbait orritan, ordea, akats tipografikoak ditu eta ez dut ulertzen zergatik ez dakarren amaieran istorioen izenburuen gida moduko bat, edozein liburuk eduki behar duena, irakurlearentzat lagungarria baita. Baina akats horiek albo batera utzita, liburu hau uda sasoi honetan haur, gazte nahiz helduek une atsegin bat igarotzeko aproposa da. Beraz, egun hauetan irakurketari heldu nahi dionak aukera polita du honakoa.
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi