kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Telemake, Ulizeren semearen gertakuntzak / Jean Pierre Duvoisin / E.E.E, 1997

Klasiko bat Javier Rojo / El Correo, 1997-10-08

Jean Pierre Duvoisin (1810-1891) XIX. mendean euskal literaturak izan duen idazle garrantzitsuenetako bat da. Bonaparte printzeak izan zuen lankide, eta honen zuzendaritzapean, Ipar Euskal Herriko idazle honek lan eskerga egin zuen, batez ere itzulpenei dagokiela. Lan hauetan aipagarriena, beharbada, Biblia osoa euskaratzearena izango zen. Bere irudimenetik sortutako lanak, ordea, askoz urriagoak direla esan behar; dirudienez, bi lan besterik ez zuen bere kabuz sortu: Laborantzako liburua eta Baigorriko zazpi liliak. Telemakez ari den liburu hau lehenengo sailekotzat hartu beharko genuke, zeren Fénelon-en liburu baten atal batzuen itzulpen egokitua baita. Gaia nahiko ezaguna da, liburuan kontatzen baitira Telemakek Ulise bere aitaren bila egiten dituen bidaiak, Mentor laguntzaile zuela. Kontrakoa eman badezake ere, liburu hau ez da berez abenturazko nobela. Didaktikoa da nonbait: izan ere, anekdota hau aprobetxatuz, errege onaren ezaugarriak azaltzen saiatzen da-eta. Aipagarria da, baita ere, Elizabet Kruzeta edizio prestatzailearen lana, besteak beste, kontatzen baitu zentsurak izkutatutako atalen muina. Liburu honetan XIX. mendeko testu narratiboak pentsatzen genuen baino askoz ugariagoak direlako beste froga bat dugu.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak