« Irakurketaren aztarnak | Itzulera »
Karramarroaren aztarnak / Hasier Etxeberria / Elkar, 1997
Bidez bide Javier Rojo / El Correo, 1997-11-26
Hasier Etxebarria batez ere Euskal Telebistan egin duen lanagatik ezaguna bada ere, aitortu behar da azken hamabost urte hauetan liburu interesgarriak argitaratu dituela, lan hau kazetaritzan egindakoak estaltzen duen arren. Karramarroaren aztarnak seigarren liburua du eta bertan bost narrazio biltzen dira, horietako bi saridunak gainera. Istorio horietan, aldez edo moldez, bidaia batzuk kontatzen zaizkigu; adibidez, Horaziok Errusiarantz egiten duena, bere aitaren errautsek herri hori ezagutu dezaten. Beste istorio batean (Mexikon zehar orain) erakusten zaigu bihurgunerik gabeko errepide laua ere irteerarik gabeko laberintoa izan daitekeela. Ipuin guztietan saiatzen da bukaera berezia eta bitxia ematen, paradoxa edo dei litekeena sortzeko asmoz. Irakurlea ustekabean harrapatu nahi bide du bere bukaera horiekin. Dena den, batzutan, bukaera hauek ez dute ipuina borobiltzen, asmoa zuten bezala. Istorio batzuetan amaierak begibistakoak dira eta kasu batean behintzat (ez dut esango zein den, irakurleak berak arazorik gabe asmatuko baitu zertaz ari naizen) txantxaren itxura hartzen du. Xehetasun hau alde batera utzita, liburua nahikoa interesgarria iruditu zait, idazle trebe baten eskutik sortutako idazlan irakurgarria.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi