« Hazia ereiten duen gezia | Ana Urkizaren “Gela ilunetatik” »
Ipuin euskaldunak / Iban Zaldua / Gerardo Markuleta / Erein, 2000
Ipuin euskaldunak Koldo Goitia edo Koldo Behetia / Ostiela!, 2001-04
Gerardo Markuletak eta Iban Zalduak liburu bizefaloa aurkezten digute Erein argitaletxearen eskutik: “Ipuin euskaldunak” kontakizun-bilduma.
Ramiro Arrue margolariaren “Erromerian” irudia alde bietako portadetan erreproduzitua duen liburuak hainbat momentu alai eskeiniko dizue (baita burukomin petrala ere liburuzain kixkilosoei). Bertan bizitzako bihurgunetan izaten ditugun ezusteko patinai-saioen miszelanea moduko bat aurki dezakegu. Adibide praktikoak ere ez dira falta, eta hala, gauez, parrandatik bueltan etxera goazela Sting-en “If I ever loose my faith in you” abestea ez dela batere komenigarria ikusiko dugu; beste pasadizo batean, protagonistak Extremaduratik autobusez itzultzean hamabi orduko epopeia edo road-experience sikaliptikoa jasango du, agure oktogenario batekin hikamika izan ondoren. Irakurle nagientzat primerako formatoa du —hiru orriko ipuinak ere badira!— eta estilo arina du, freskoa, xalatua eta pikantilloa aldi berean, Arzak-ek berak prestatu izan balu bezala. Kontakizun kilikigarriek izkinaren bueltan harrapatuko zaituzte. Izan ere Markuleta-Zaldua binomioaren eskutik gure bizitzako hankasartzeak, poker-aurpegiak, inoxentekeriak eta aukera-galtze biribilak gogoratuko ditugu, konplizitate-giroa sortuko delarik; institutuan, literaturako ikastorduetan hainbat aldiz aditu genuen “idazlearen bitartekotasunaz protagonista eta irakurlearen artean, sorturiko identifikazio prozesua”, gure entzefalograma lauen gain eragin izpirik izan gabe belarri batetik sartu eta bestetik irtetzen zitzaigun gogoeta haren froga dugu liburu hau.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez