« Berandu baino lehen | Idazteko grinaz »
Orain / Itxaro Borda / Susa, 1998
Bidaiaren kronika Javier Rojo / El Correo, 1998-09-09
Itxaro Bordak poema liburu honetan hiru poesia multzo bildu ditu, desberdinak, alde batetik, batez ere metrikari erreparatzen badiogu, baina egituraz eta tonuz ondo uztartutako asmoan bat egiten dutenak. Hiruretatik bitxiena, garrantzitsuena ere bai nire iritziz, bigarrena da. Prosazko atal laburrez osatutako zati hau liburuko luzeena da eta erdigunearen toki pribilejiatua bere dauka. Bidaia baten kronika bailitzan irakur daiteke liburu hau, eta hori burutzeko idazleak idazkera zuzena, askotan narraziotik oso hurbil dagoena, erabili du. Bidaia horretan, mintzo zaigun pertsonaiak (batzutan lehenengo pertsona erabiliz, bestetan hirugarren pertsonaren atzean izkutatuz, noizean behin “gu” baten laguntzarekin irakurlea bere bidaian inplikatuz) leku bat bilatzen du mundu honetan, berea eta askatasunezkoa. Bide horretan bakardadearekin egingo du topo, eta edonon deserria izango du zain. Beste maila batean, bidaia horretan, euskaldun izan eta sentitzen denaren patua ere ikus daiteke, bere herrian bertan arrotz, bizirik irauteko aukera bakarra hitzari eustea duelarik. Hitz gutxitan, poema liburu hau interesgarria da, eta “Paris, Texas” filmeari (eta ondorioz, Sam Sheparden idazkiei) zordun bada ere, ez du datu hau izkutatzen.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi