« Tentazio bitxiak | Klasizismoaz »
Kartografia / Rikardo Arregi Diaz de Heredia / Alberdania, 1998
Mugak gaindituz Javier Rojo / El Correo, 1999-04-07
Kartografia Rikardo Arregi Diaz de Herediaren bigarren poema liburua da; eta bere literatur-produkzioa oso luzea ez bada ere, honetan berriro erakutsi du gaur egun euskaraz idazten duten poetarik hoberenetakoa dela. Esan daiteke bere lanbide poetikoaren funtsa hauxe dela: zehatza, hurbila den horretatik abiatu eta unibertsalera heltzea. Adibidez, inguru geografiko zehatz batean (hiria, kalea, taberna izan… berdin dio) oinarrituta, Rikardo Arregik esperientzia berezi bat gehitzen du, espazio hori gainditu eta unibertsalizatuz. Arazo zehatzek, hortaz, beren mugez haraindi egiten dute, guztion desio, grina, beldur eta lehiak islatzeko. Zentzu honetan uste dut eredugarria izan daitekeela “66 lerro hiri setiatuan” izeneko poema, gerrak, berriro, gaurkotasun handikoa bihurtu duena: hiri setiatuak, Sarajevok, mapa batean kokaturik dagoen puntu bat, edota telebistako ikuskizuneko minutu batzuen markoa izateari utzi dio, idazleak bere hirian bertan imajinatzen duenean Sarajevoko eguneroko bizitza. Anekdota zehatzak sinboloaren mailara iristen dira hitz poetikoaren bidez. Izan ere, hauxe baita poesia honen beste ezaugarri bat: idazkera bera, erreza baina lan handiaren ondorioa dena; akats eta hutsunerik gabeko idazkera poetikoa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi