« Falta izan dugun idazlea | Egiaren gezia »
Ibaia euri-erasotan bezala / Jose Luis Padrón Plazaola / Euskaltzaindia - BBK, 1999
Amodiozko poemak Javier Rojo / El Correo, 1999-07-14
Jose Luis Padrón Plazaola poeta gazteak (1970.ean jaio baita, eta, badakizue, idazlearen helduaroa berrogei urte betetzean hasten da) 1998.eko Felipe Arrese Beitia saria irabazi zuen poema liburu honekin. Gaia dela-eta, Padrónek poesiari beti egotzi zaion gairik unibertsalena hautatu du: izan ere, berea amodiozko poesia baita, amodioak sortzen duen osotasunaren inguruan dihardu-eta. Bi osagai kontrajartzen ditu poemetan, amodioa bera eta denbora. Denborak ukitzen duen guztia desegiten den bitartean, amodioak ukitutakoak iraun egiten du. Baliabide poetikoei erreparatuz gero, iruditzen zait poesia hau erosotasun teknikoan oinarritzen dela. Naturalezari buruzko erreferentzia metaforikoak, paralelismo eta errepikapenetan finkatutako bertsifikazioa… Hau da, ohikoak diren osagaiak poema politak egiteko. Gauzak honela, ni naizen irakurle honek behin eta berriro irakurritako poesiaren itxura hartu diot liburu honi. Poesia mota honetan eroso aurkitzen da idazlea, eta badirudi ez duela gogorik beste bide batzuk, malkartsuagoak baina interesgarriagoak, urratzeko. Edonola ere poesia eta postromantizismoa parekatzen dituen irakurleari oso atsegina irudituko zaio liburua, idazlea, dudarik gabe, oso trebea baita.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi