« Ana Urkizaren “Gela ilunetatik” | Tituluak diona »
Azalaren kodea / Miren Agur Meabe / Susa, 2000
Larruazalaren xamurra eta larritasuna Iñaki Mendizabal / Deia, 2001-04-04
Otamendiren Bakarrik bahago neguan poema liburua irakurri nuenetik ez nuen horrelakorik gogoratzen, ez eta sentitu ere. Tartean —esan beharra dago— irakurri barik utzi ditut hainbat poesia liburu. Baina irakurritakoen artean “Oto” eta Miren Agurren azken honekin geratuko nintzateke. Norberekeri subjektiboa, edonola ere. Pasa den astegoienean Miren Agur Meabe lekeitiarraren Azalaren kodea-k Madril aldetik datorren Kritika Saria jaso zuen. Baina, sariak sari, liburu honek edonor hunkitzeko ahalmena du. Bidaia benetakoa eskaintzen digu Miren Agurrek hemen, xamurra batzutan, bortitza eta gordina tarteka. Azalari ematen dio hitz lekeitiarrak, bihotzarekin idazten du, baina lana ondo egituratua dago, ondo mamitua; erabat landua. Sentipenak ahurka agertzen diren honetan otzandu nahi ez duen emakumearen garrasia soma daiteke, erotismo ukitu kuriosoekin nahastuta: Haragizko emakume baten urruma dago hor, egiazko txatalak. Inurridura sortzen dute larruazalean bertsook eta, tarteka, emakume sentitzen da irakurlea ere. Liluragarria.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi