kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Azalaren kodea / Miren Agur Meabe / Susa, 2000

Tituluak diona Igor Estankona / Deia, 2001-04-06

Gutxitan asmatzen dugu tituluaren ostean zer dagoen, gutxitan itxaroten dugu gero benetan aurkitzen duguna, baina Miren Agurren liburuaren titulua zehatza da, definizio kutsukoa. Azalaren kodea —edo kodeetariko bat— ezagutzen duen norbaiten poema liburua da hau. Azala uzkurtu, gorritu egiten zaigu beldurra, maitasuna edo egonezina sentitzen ditugunean. Liburu han gorputzarekin idatzia dagoela dirudi, ontzia —gorputza— eta pilotua —arima— bereiztezinak balira bezala.

Autoreak beharbada beste iritzi bat izango du, eta liburua irakurri duen bakoitzak berea, baina ausentziak sakonki markatzen duen poesia iruditu zait niri. Ausentzia presente bihurtzeko ahalegina da. Azalduko dut: ausentzia fisikoa eta bera baino beldurgarriagoa den ausentzia afektiboa bihurtzen da askotan poemen protagonista. Beraz, autonomia dauka, badago, uki daiteke eta bere kabuz dabil, baina azken batean ausentzia da, eta ausentzia ez al zen bada, “ez egotea”? Itxurazko kontraesan horrekin jolasean egindako poemak dira nire ustez bikainenak. Sentimenduak torturaraino eramaten ditu batzutan, eta bere aldaki bat baino ez den xamurtasuneraino. Azalak, ordea, bihotzari kasurik egin barik, bere bidea jarraitzen du, oinazea ezagutzen du, bizi da. Normalean malenkoniatik gorputza irten ohi da lehenengo. Burua lehenaldian dagoen bitartean gorputza zerbaiten bila ari da jadanik, eta ez galdutakoagatik negarrez. Miren Agurrek bilaketa horretan ari den azalari hitza eman dio, erotismotik keinu inozenteetaraino doan guztia erregistratu du. Izutu egin nau emakume batentzat liburu hau irakurtzeak zeinen zirraragarria izan behar duen pentsatzeak, ni ere barrutik astindu banau. Ia-ia bitalista da momentu batzutan eta omenaldia egiten zaio tristezia zorion bihurtuz doan bitarteko estadio guztiz literario horri. Goizegi da galderak erantzuteko baina galderak eurak honezkero forma hartzen hasi dira. Zer gertatuko da orain? Ikasgairen bat gordetzen al du bizitzak eman digun opari pozoindu honek? Hori irakurleak erantzun behar du, orrialde bakoitzaren espazio hutsean. Poemak ariketatzat hartzen badituzu asko gozatuko duzu. Liburuko pasarte batean zera irakur daiteke: “Eta koadernoa aho-zabalik geratuko zait, / eta ez du jakingo zer egin, negar ala barre”. Barre, dudarik gabe, barre.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak