« Hitza hitzaren kontra | Misteriozkoak »
Verdi / Itziar Gillenea / Elkar, 2007
Verdiren bizitza Javier Rojo / El Correo, 2007-08-15
Itzar Gilleneak Giuseppe Verdiren biografia eskaintzen die euskal irakurleei. XIX. mendean (XX. mendea hastearekin hil zen) Italiaren historiarekin bat etorri zen musikariaren nondik norakoak ikusi ahal izango ditugu liburu honetan. Irakurleak testuaren helburua ikuspuntutik kentzen ez badu (dibulgazio mailako bilduma batean argitaratu da), interesgarria suertatuko zaio biografia. Dena dela, Verdiren biografia bada ere, batez ere Verdiren lanez hitz egiten da, antza, bere bizitza pribatuari buruzko datu gutxi baitaude. Interesgarria izan daiteke idazleak jartzen duen eranskina. Bertan Verdiren operarik famatuenen argumentuen laburpenak agertzen dira. Eta argumentuak ikusita, esan behar da operak, narrazio dramatizatuak diren aldetik, musikaren euskarririk gabe nekez lor zezaketela interes handirik. Izan ere, gutxitan ikus daitezke halako argumentu rokanboleskoak.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi