kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Misterioa Artxandan / Askoren artean / Bilboko Udala, 2007

Misteriozkoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-08-17

“Irudimenak hegaz egiteko lekua” dira sarrerako testuko lehen lau hitzak, oker ez banago edo kontatzen ahaztu ez.bazait. Irudimena gauzá handia da, noski, eta denok badakigu hegan egiten duela, aingeru zuri eta distiratsu batek bezala; ametsek eta suspirioek bezala. Maitemindùen bihotz taupadak hegan ezezik, hegazkin supersonikoak bezala ibiltzen dira, ziztuan. Horregatik joko dute hainbestetan bazterra: soinuaren bazterra, gortzeraino. Misterioa ere irudimenarekin lotuta dago. Izan ere, gure bizitza arrunt, ohiko eta eguneroko honetan misteriorik ez dago, edo badago, irudimenari esker da, ez dakit. Eta irudimenak hegan egiten du, baina misterioak ez. Misterioa ezkutatuta dago, eta aurkitu behar.

Liburu hau misterioari lotuta dago, eta Bilbo hiriari ere bai. Ez dakit Bilbo hiria misterioz betea ote den, bains bere sekretuak izango ditu, zalantzarik ez. Sei ipuin daude liburuan: hiru euskaraz eta hiru gazteleraz. Ipuingileak honako hauek dira: Yolanda Arrieta, Karlos Santisteban, Leire Bilbao, José Luis Urrutia, Esther Zorrozua eta Fernando Palazuelos.

Sarrerako hitzetan irakurtzen dùdanez, Irakurgaiak Areatzan izeneko ekitaldirako prestatuakizan ziren-eta Bilbo Liburu Azokaren egunetan argitaratu zen. Ez dago gaizki ideia; espero dut ez galtzea, beste gauza asko galtzen diren bezala: misterioarekiko lilura. Liburua altxorra dela diote, baina are aberatsagoa eta aberasgarriagoa da irakurlea.

Ipuinak laburrak dira, eta irakurterrazak, egia esan.. Ez dut konplikazio handirik aurkitu. Aise joaten da testua ezpanetan barrena bururaino; eta misterioan misteriotsuak diren arren, ez dira denàk berdinak. Artxandako funikularra errepikatzen da, gaia aldez aurretik jarria baitute, baina ipuin batzuk mitikoak dira, beste batzuk errealistagoak, eta beste batzuk erdibidean geratzen dira.

Niri ez zait ariketa txarra iruditzen, nork bere burua ipuin fantastikoa irudikatzea, eta oso ondo iruditzen zait liburuxka batean biltzea eta banatzea, nahi duenak irakur dezan edo opari diezaion maite duenari; edo, besterik gabe, lagun misteriotsuari.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak