« Gerra-gezurrez | Verdiren bizitza »
Hitza hormaren kontra / Victor Alexandre (Bakun Itzulpen Zerbitzuak) / Nabarralde / Pamiela, 2007
Hitza hitzaren kontra Aritz Galarraga / Gara, 2007-08-11
“Jo no sóc espanyol” elkarrizketa liburuarekin ezagutu genuen Víctor Alexandre kazetari, eta idazle katalana (Bartzelona,1950). Bertan, beren katalan izaera inolako konplexurik gabe adierazten zuten hamaika lagunen testigantza biltzen zen, izen esanguratsuak horien artean: Lluís Llach musikaria, Salvador Cardús soziologoa edota Oriol Bohigas arkitektoa, gutxi batzuk aipatzearren. Gerora, ezagunago egin da Alexandre gure artean, Berria eta Nabarralde agerkarietan idatzitako kolaborazioen bitartez. Baina, euskarriak euskarri, ideia jakin bati jarraitu zaio beti ere, helburu konkretu bati uneoro: katalanen eta, oro har, estaturik gabeko herrialdeen eskubide nazionalak aldarrikatu eta indartzeari, bai eta bide horretan arrazoibideak eskaintzeari ere. Hitza hormaren kontra, euskaratu dioten lehen liburua izaki, ezin zitekeen beste bide batetik joan. Ez alferrik, ‘Independentzia ez da pribilegioa’ azpititulua darama, liburuaren intentzioa azaletik bertatik garbi utzi nahian. Sarrera testutik hartutakoak dira xede hitzok: “hiru mende dira katalan hitzak espainiar hormaren kontra sistematikoki talka egiten duela. Hiru mende, katalan herriaren izate-nahi utziezina Espainiari azaltzen saiatuz. Ahalegin hauek denek, fede onez beteak, erantzun bakar baten kontra jo dute: cerrazón, alegia, itxikeria, egoskorkeria, temakeria”. Modu horretan, hausnarketarako elementu izan nahi du liburuak, baina irtenbide posibleen bilduma ere bai. Hala azaltzen digu Alexandrek izenburuen hautua: “liburuaren izenburuak gatazkaren berri ematen digu, eta azpitituluak, berriz, hura konpontzeko giltza”.
Besterik da liburuari emandako forma: ez da oraingoan elkarrizketa liburu bat, elkarrizketa bat baita liburua bera. Bi pertsonen arteko elkarrizketa, Víctor Alexandre beraren eta Fernando Camposen artekoa. Madrildarra da Fernando, Alderdi Sozialistaren boto-emailea. Alexandrek egiten duen deskribapenaren arabera “ez du Kataluniaren kontrako gorrotorik, aho betean adierazten die mirespena Kataluniari eta hura gizarte nazional bereizitzat zehazten duten ezaugarrietako askori; eta Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatzea erabakiko balu, epel ageriko litzatekeela dio”. Kazetari katalanaren hitzetan “espainiar perfektua da” Fernando. Eztabaidarako, bistan da. Lanbidez filologoa eta Europako Parlamentuko itzultzailea, datu horrek ederki azaltzen ditu bere adierazpenetarik asko, Europarengan duen itxaropena, esaterako: “Europako historiako proiekturik handienean buru-belarri baikabiltza: Europar Batasunak muga nazionalak eta haien albo-ondorioak —esaterako, monarkiak eta beste erlikia batzuk— desagerraraziko ditu, baina ez Erdi Aroko erresumak berpizteko”.
Imajina dezakegun bezala, beraz, iritzi eta ikuspegi kontrajarrien arteko eztabaida dugu liburukoa, espainiar nazionalista eta independentista katalan baten arteko elkarrizketa luzea, baina etengabeak dira Euskal Herriari zein “euskal arazoari” egiten zaizkion erreferentziak. Alde horretatik esperientziak alderatzeko aukera du irakurleak, gertuko eta baliagarri izango zaion errealitatea hobeki ezagutzeko aukeraz gain. Eta bertan isurtzen diren iritzien gaineko juzkurik egin gabe (uste baitut hori ez dela kritika honen eginbeharra), esan beharra daukat modu argi eta argigarrian azaltzen dira bataren eta bestearen arrazoiak, inork inor zapaldu nahi izan gabe eta eztabaida lagunaren ikuspuntuarekiko errespetuz kasu guztietan.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi