kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Bidaiak scriptoriumean zehar / Paul Auster (Oskar Arana) / Alberdania, 2007

Nobela harrigarria Javier Rojo / El Correo, 2007-01-28

Antza denez, Alberdania argitaletxeak erabaki du Paul Austerren liburuak agertu ahala euskarazko bertsioan eskaintzea. Normalizazio egoera baterantz hurbiltzen ari garen seinale. Beraz, “Bidaiak scriptoriumean zehar”, idazle amerikarraren azken nobela, eskuragai dugu orain. Austerren ibilbidea ezagutzen duen irakurleari testu hau harrigarria gertatuko zaio, ez baitu antz handirik idazleak orain arte eskaini izan dituen nobelekin. Zerbait gogora ekartzen badu, agian “Azken gauzetako lurraldea” izan liteke. Protagonista bitxia aurkezten zaigu: orainaldi absolutuan bizi den pertsonaia, gela batean giltzapetuta daukatena. Pertsonaia honek oroimenean aurkitzen dituen apurrekin eraiki nahi du bere izaera, bere buruari buruzko narrazio koherente bat osatzeko. Idazgintzaren parabola, alegia. Argumentuaren aldetik absurdoaren literaturatik hurbil dagoela esan daiteke, Kafkaren mundutik ere zerbait hartu duelarik. Baina pertsonaia horrek gelan dituen izkribu batzuetan kontatzen dena kontuan hartuta, alegoria politiko baten aurrean gaudela ere esan liteke. Edonola ere, irakurketa anitz duen testua, maitatu edo gorrotatu egiten diren horietakoa, indiferente uzten ez dutenetakoa.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak