kritiken hemeroteka

7.393 kritika

Azken kritikak

« | »

Txoria / Oh Jung-hi (Juan Kruz Igerabide) / Alberdania, 2006

Xaflaren zain Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-02-24

Filma korearrak ekarri dizkit gogora Txoria eleberriak. Eszenak solte ikusiz gero badirudi ezer ez dela gertatzen, deskribaketa hutsala baino ez da nabarmentzen eta aizkorakadaren zain zaude irrikaz, sabeleko harra ere esnatu egiten zaizu eta egonezina sumo duzu, bitartean gogoa hurrengo eszenan, hurrengo orrian, xaflak barneko harrari zintzurra nola moztuko dion esperoan.

Orriak agortuz doaz, harra sabelean dantzan eta xaflaren albisterik ez. Geldi doa dena, oso motel baina gertaerak eszenen arteko tartean ezkutatzen dira, istorioa harilkatu egin behar da eta moteltasunak sortzen duen hautsari putz eginez gero, gakoa ageri da, diz-diz.

Halako filmak birritan ikusi beharrekoak iruditzen zaizkit, ez lehenengoan ez duzulako dastatzen, bigarrenean xaflaren zain ez zaudelako baino. Hala ere, nago lehen aldi horretan sentitzen dena sentitu behar dela hurrena ikusteko. Txoria ere birritan irakurri behar dela uste dut, behin azken puntuarekin topo egitean xaflarik ez dagoela ohartzen baitzara eta hautsa kendu behar zaiela eszenei, orriei eta gakoei erreparatu behar zaie, elkarrizketei eta gogoetei.

Ondoren pentsatu Pak Umi dela protagonista, Uil dela bere anaia eta gogoratu Pakek 11 urte besterik ez dituela, anaia are gazteagoa dela eta ama hil egin zela eta aitak alde egin zuela. Horra xafla, goitik behera abiadura handiz, orriz orri indarra hartuz.

Azken kritikak

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Untz Ohe

Miñan
Amets Arzallus Antia

Irati Majuelo

Hiru gutun Iruñetik
Patxi Zubizarreta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Poesia kaiera
Louis Aragon

Igor Estankona

Poesia kaiera
Louis Aragon

Javier Rojo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Txema Arinas

Poesia kaiera
John Berger

Igor Estankona

Zorioneko familia
Iñaki Irasizabal

Aiora Sampedro

Poesia kaiera
John Berger

Joannes Jauregi

Hondarrak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Iratxe Esparza

Irautera
Castillo Suarez

Alex Uriarte

Isiltasunaren itsasargia
Ibon Martin

Javier Rojo

Hezurren erretura
Miren Agur Meabe

Alaitz Andreu

Munduko tokirik ederrena
Iñigo Aranbarri

Hektor Rodriguez

Artxiboa

Azaroa 2019

Urria 2019

Iraila 2019

Abuztua 2019

Uztaila 2019

Ekaina 2019

Maiatza 2019

Apirila 2019

Martxoa 2019

Otsaila 2019

Urtarrila 2019

Abendua 2018

Hedabideak