kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Ragga-ragga dator gaua / Paddy Rekalde / Susa, 2006

Hiri marjinatua Javier Rojo / El Correo, 2007-01-31

Paddy Rekaldek “Ragga-ragga dator gaua” izeneko eleberria eman du argitara. Hasieratik bere literatur ereduak argi daude: Rekaldek errealismo zikinaren parametroetatik idatzi du bere nobela, eta horretarako hiriaren bazterrean geratutako eskualdeak hautatu ditu istorioa kokatzeko. Izan ere, Bilboko eskualde marjinatuetan gertatzen da istorioa eta halako giroan topikoa izan daitekeen pertsonaia jarri du erdigunean, protagonista boxeolari ohia baita, boxeoan ere arrakasta izan ez duena. Joko zikin batengatik boxeoa utzita Galizia aldera joan behar izan du eta matoi moduan lan egin. Aitaren heriotzak ekarri du berriro Bilbora, eta etortzearekin batera, aspaldiko mamuak itzuli dira. Alde honetatik liburu interesgarria da baina narrazioa ez da berez garatzen, ez doa aurrera barneko logika baten arabera. Narraziotik kanpo dagoen osagai batek, ideologiak alegia, determinatzen du zein izango den istorioaren ibilbidea. Halako moldez gertatzen da hau, ezen ideologia azaltzeko adibidea ematen baitu narrazioak, nobela hau onen eta gaiztoen istorio bihurtzen da-eta, onak marjinatu nobleak eta gaiztoak boteretsu zitalak direlarik. Eta banaketa hau nabarmenegia da irakurketan.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak