« Modernitatea | Aitzindari »
Gure gerretako heroiak / Rafa Ugalde / Elkar, 2006
Begi bihotzez Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-01-27
Irakeko inbasioa, Israel eta Palestinaren arteko gerra, Libanoko sarraskia edo Somaliako bonbardaketak. Horiek dira komunikabideak azkenaldian saltzen dizkiguten gerretako batzuk. Beste asko ere badira ordea, aipatzeke lehertzen direnak, hildakoen irudirik ez dagoelako, komeni ez delako edo albistegiak egunean lautan ematen direlako, soilik.
Gerra batzuek izenak izateko merezimenduak egin bide dituzte, Lehen Mundu Gerra, Bigarren Mundu Gerra, Gerra Hotza… Gehienei jadanik lehen zirenak izango ez diren lekuetako izena eransten zaie aurretik. Vietnamgo Gerra edo Balkanetako Gerra besteak beste. Izen horien azpian izen eta abizen asko desagertzen dira ordea, beste izen-deitura batzuen esku, fusilen mugimendu eta klik huts baten ondotik.
Hildakoez hitz egiten digute, kopuruez eta estatistikez. Rafa Ugaldek izenak jarri dizkie soldaduei, biktimei, etsaiei, arerioei, aitei, semeei eta umeei, azkenean guztiak dira bat, guztiak dira heroi eta biktima. Gure gerretako heroiak bidaia bat proposatzen digu, zooma gerturatu eta estatistikaren izararen azpian nor eta zer ezkutatzen den ikusteko. Kahmid eta Ali ezagutuko ditugu Iraken, Argentinan edo Txilen bere semearen bila dabilen aita ezagutuko dugu, Vietnamen belarri moztuak ikusik ditugu, umeak Afganistanen, Nanni Chaddi ezagutuko dugu gezia eskuetan berunaren zain, mundu guztietako espetxeetako terrazetan barneratuko gara, Zornotzan Ugalde eta Aurtenetxe umetxoak heriotzarekin mintzatzen, Balkanetako trenetako bidaiariak eta Malvina eta Falkand uharteetan borrokatzen den soldadua.
“Nire pertsonaiek ez dute aurpegirik” dio Ugaldek, baina begiak nonahi agertzen dira, heriotzaren begiak, errukiaren begiak, ikararen begiak, begiradak eginez batzuetan edo etsaia begitan hartuz eta bestetan edonor begiz joz. Begia hitza ipuin guztietan agertuko da, bihotzaren isla bailitzan, hau ere ia ipuin orotan ibiliko da eta. Begiz ikusiko ditugu sarraskiak, erailketak eta bihotza ustelduko zaigu, lizunduko zaigu eta erori egingo zaigu iraungitze data gainditu duen esnea nola.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi