« Pertsona eta natura elkartzen duen poesia | Bertan goxo »
Beti eder dena / Karlos Linazasoro / Erein, 2006
Adimenaren jokoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-02-02
Ez da jenero (ezta enero ere) erraza aforismoena. Egia esan, idazle aforismozale adina aforismo klase dago, eta horrek esan nahi du “hainbat buru hainbat aburu” bezala “hainbat lirismo hainbat aforismo”, bertsotan hasiz gero. Badu bertsogintzarekin zerikusia, hitzak jokoan eta jolasean jartzeko ekimen ludiko (alegia lurtar) talogarriariaren ondorioz (barka, txalogarri esan nahi nuen). Esateko: “Beti eder dena, ez da ederrena”. “Ezer ez da betiko, dena betiko delako”. Irudi eta pentsamendu joko eta jolasa ere bada hortxe, koanto. Aforismoa lantzen duenak, dena dela, perla-hazlearena egiten du, perla on eta eder bat (begi eder dena) eskuratzeko, maskor asko bota behar. Aforismo eder bat lortzeko ere, orri asko bota behar (zakarrontzira edo zekorrontzira, auskalo). “Zakarrontzian umiltzen diren eskuizkribuak”, idazleak esaten digun bezala. Edo bestelako hitzez esanda: “aforismoak dieta zorrotzak egiten duten nobelak dira”.
Teoria hori, zeinaren arabera aforismoa nobela argala baita, lehendik ere landua du Karlos Linazasorok. (ikus bedi Bestiarioa). Txantxa usaina du den horrek, eta txantxa modura kutsagarria da guztiz. Baina badira benazko aforismoak ere liburuan: “Literaturak, ia beti, idazlearen eskastasuna argitaratzen du”. Alderantziz ere esan daiteke, baina hori beste kontua da.
Aforismoa, ezer izatekotan, adimena da, adimen laburtua, adimen saltaria, adimena sutan. Laburtasunak erabakitzen du. Aforismoa salda egiteko pastilla kontzentratu horietakoa bezalakoa da. “Osoagoa naiz, neu gabe”. Salda osoa, saldarik gabea. Espiritu huts, irudi huts, hitz huts, baina sekula ez hutsaren espiritu, irudi edo hitz.
Poesia ere bada aforismoa, baina zabalpenik behar ez duen poesia, hitzaren neurriko neurritasuna. Izan ere, adimenaren neurria neurririk gabeko adimena da, adimen infinitua.
Poliki irakurri behar dira testuok, poliki eta saltaka, batetik bestera igaroz, hestetik hestera bezala. “Galdua naiz, baina ez galdu naizelako”. Beti dago zer aurkitu, galduan ere.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui