kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Portukoplak / Kirmen Uribe / Elkar, 2006

Itxaropena, itsasoari esker irabazia Mikel Asurmendi / Irunero, 2007-01

“Niri bilatzea gustatzen zait, itsasoan ibiltzea. Kontua, begirada propioa izatea da. Nik uste, denok dugula begirada propioa”, hitzak ez dira nireak, Portukoplak liburuaren Kirmen Uribe egilearenak baizik. Edonola ere, nireak ere izan litezke.

Portukoplak liburuan euskal itsasertzeko pasadizoak eta koplak bildu ditu Kirmen Uribek. Kantu edo testu bakoitzari bere aburu eta gogoeta erantsi dio Ondarroako poetak. Berbarako, “Marinela” izeneko koplak “Hendaiako Gaztelua” (98. orria) testuaz apaindu du. Abadiako Gazteluaren eremuan ibili naiz, juxtu ele hauek paratu aitzin, propio eta espresuki ibili ere.

Itsas kresala usaindu behar nuen, zerumuga behatu ere lipar batez. Denok gauza bera ikus dezakegu, baina behin idazten hasiz gero desberdin idatziko dugu. Munduaren kezkei buruzko gogoeta artistikoa egiterakoan, nork bere ikuspegi propioa izatea da funtsezkoa. Kirmen Uriberen eleak plagiatzen ari naiz, nolabait.

Itsas giro eta usain sarkorra itsatsia daramatzaten kantak eta poemak bildu eta euren gaineko ikuspegia eskaini digu poetak oraingoan. Antzinako nahiz gaur egungo poemen hala nola kanten abarora pasadizo ederrak ehundu ditu idazleak.

Itsasoko hizkuntza unibertsala izaki, gaur egun eskas dugun elkartasunaren aldarria da Portukoplak liburua. Iragan hurbila sentitu dut berau irakurtzean. Hurbila baina izanagatik, “Sekulan santan” (44. orria) bertsoetan ageri den elkartasunezko mundu hura berbizitzen saiatu ere. Arrantzaleen, arraunlarien nahiz itsaslapurren liskarrak edo amodiozko istorioak ez baitira berriz errepikatuko, nik uste. Ez iraganeko moldetan behintzat. Arrainik ia ez dago, arraunlariak eliteko kirolariak bihurtu dira eta itsaslapurrak aspaldi lehorreratu ziren.

Abadia Gazteluaren ezkerrera, Aiako Harria eta Jaizkibelen magalera, laket portuak begitandu zaizkit arratsalde honetako promenaldian. Egia da, egileak dioenez, “balea”, “marinel”, “masta” edo “sirena” bezalako hitzak kode internazional bat gordetzen dutela. Egia da itsas portuak direla munduko herrialdeak batzen dituzten lekuak. Baina, egia da baita ere, laket portuetako usain berriek petrolio eta kresal usainak uxatu dituela engoitik. Balea gero eta gutxiago geratzen dela, baita marinel gutxiago ere. Itsasontzi berriko mastak egungo hizkuntza unibertsalean mintzo dira, ingelesaz, eta transatlantikoen tutu hotsek sirenen aieru eta zizpuruak aienatu zituzten urrutira.

Inozente egunean idazten ari naiz, baina ez dut inozentzia galdu haatik. Alta bada, aitortzen dizuet liburu honetako istorioek isiotzen dituztela nire baitan itsasoarekiko lilura eta mundutarrek behar duen elkartasuna. Mikel Valverderi eskerrik anitz, itxaropena gure baitan marrazten laguntzeagatik.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak