« Txintxo-txintxo | Hitzen ondoeza »
Literaturak umeei begiratu zienean / Manu Lopez Gaseni / Pamiela, 2006
Haur literaturaz Javier Rojo / El Correo, 2006-12-27
Manu Lopez Gaseni idazle eta ikertzaileak saiakera interesgarria eskaintzen dio haur eta gazte literaturaz arduratzen direnei. “Literaturak umeei begiratu zienean” du izenburua, eta argi azaltzen du, neurri batean behintzat, zein izan den idazlearen planteamendua. Izan ere, literaturak ezin dio utzi bere literaturtasuna aldarrikatzeari haur eta gazteentzat idazten denean, haur literaturaren barruan literatura bera hausten duen era bateko edo besteko instrumentalizazioaren arriskuarekin topatzen baikara behin eta berriro. Hauxe da arazorik garrantzitsuenetako bat, literaturaren izenpean bestelako testuak eskaintzen baitira, gehienetan asmo didaktikoz egindako testuak. Lopez Gasenik haur eta gazte literaturaren erronka nagusiak planteatzen ditu saiakeran, eta era kritiko batez azaltzen du bere iritzia. Idazleak kontraesanak plazaratzen ditu, ohikoaren kontra zeren gure artean, itsuarena eginez edo, kopuru hutsei begira egoeraren baikortasuna aipatzen baita, alderdirik eztabaidagarrienak saihestuz. Zer pentsatu asko ematen duen liburua idatzi du Lopez Gasenik.
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Mikel Asurmendi
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Maddi Galdos Areta
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Asier Urkiza
Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien
Nagore Fernandez
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre