« Biak bat | Haur literaturaz »
Gutunak / Orixe / Utriusque Vasconiae, 2006
Txintxo-txintxo Jon Kortazar / El País, 2006-12-26
Egunerokoen faltan ez dago batere txarto gure idazle nagusien gutunen bilduma esku artean izatea. Onaindia, Mirande, Ibinagabeitia eta Mitxelenaren bildumen ostean agertu zaigu Orixerena, Paulo Iztuetak eta Ibai Iztuetak elkarrekin prestatua. Orixeren Gutunak (1917-1961) liburu mardula da eta guztiz interesgarria idazlearen nondik norakoak ezagutzeko.
Orixeren gutunek idazlearen bizitzaren aro zabala hartzen dute, eta inguruko pertsonei eta kultur ahaleginei buruzko informazio berri eta lehen eskukoa agertu.
Hain tarte zabala hartzen duenez, lehen mailako kontuak agertu ditu Orixek bilduma honetan: bere Josu Lagunditik irteteko arazo eta protestak, eta gau horretaz datu berri asko daude liburuan; Euzkadi egunkarian egindako lana, Joxe Mari Agirre, Lizardirekin izandako adiskidetasun handiaren berri; Mokoroa, Azkue edo Manuel Lekuonarekin elkarrizketak, liburuei buruzko zenbait gai jakingarri; Ameriketan egindako bizitzaren berri, eta Jokin Zaitegik Euzko Gogoa aldizkaria sortzeko eta aurrera eramateko izandako asmoen berri, harekin Orixek ukan zituen harremanen argibide luzea, eztabaidak, arrangurak, haserreak… barne.
Pertsona baten barrura zabalik geratzen den leihoa da gutuneria hori. Orixeren mundu pertsonal konplexua atzamarrekin ukituko bagenu bezala, begiak zabal-zabalik mundu berria ikusiko bagenu bezala.
Datu eta berri asko dago testuan, zalantzarik ez, baina irakurle bezala egonezin arraroa nabaritu izan dut ikusten dudanean egilea idazle bati buruzko iritzi gogor samarrak beste bati aipatzen. Ez da gozoa gutunok bere pertsonaz ematen duten irudia. Batzuetan gogorra da.
Eta jakinik gutun horiek ez zirela guretzat idatzi, eta guk irakurtzen ditugularik, ezinegon berezia sentitu izan dut: intimitatearen ateak zabaltzen ari izango bagina bezala. Oso pertsonalak dira bere erotismoari buruz Mercedes Contreraseri idatzitakoak, oso barnekoiak, eta hor Orixeren irudi ezezaguna ageri zaigu.
Baina zer egingo diogu gure lotsari? Hobe pentsatu gutun horien hartzailea aldatu izan bada, orain irakurtzen dugunok bide berria emango diogula hemen esandako guztiari.
Irudi publikoaren eta irudi pribatuaren arteko distantzia baturik agertzen da, eta ez da dudarik horrek bide berriak zabaldu dituela pertsonaren azterketak egiteko.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro