kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Iparraldean gaindi / Joseba Aurkenerena / Gero, 2006

Iparralde tipikoa Javier Rojo / El Correo, 2006-09-27

Joseba Aurkenerena Barandiaran 2003an argitaratutako “Iparraldeko kronikak” liburuaren egilea dugu. Orain bide berberari jarraituz, “Iparraldean gaindi” izeneko idazlana plazaratzen du. Esan bezala, bide beretik doa liburua: idazle batzuek urtekariak idazteko joera duten moduan, Joseba Aurkenerenak Ipar Euskal Herriaren berri eman nahi du, kronikaren itxurapean. Aurreko liburua ezagutu gabe ere, liburu honen hasieran agertzen den eskaintzak ematen dio irakurleari nahiko zantzu, bertan aurkituko duenari buruz. Euskara eta euskal nortasunaren alde ari direnei eskaintzen die idazlana, sustraietan geroaren funtsa aurkitzen delakoan. Liburuan agertzen zaiguna Ipar Euskal Herriko errealitatearen azalpena da, baina errealitate hau “tipikoa” den aldetik; bereizgarri. Beste guztia isilduta gelditzen da orrialde horietan. Ondorioz, folklorearekin lotutako errealitate baten deskripzioa ematen zaigu idazlanean, esentzialismoarekin lotutako euskaltasun baten aldarrikapen sutsua. Eta liburuan zehar hor-hemen agertzen diren argazkiek eta irudiek itxura hau handitu egiten dute. Euskal indigenismoaren zaleentzat liburu egokia izan daiteke beren ideietan sendotzeko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak