kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Izua / Lydia Flem (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2006

Izuaren baitan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-09-29

“Panique” da frantsesez, eta frantses hitz horrek badu euskarazko “izuak” ez duenik; baita gaztelerazko “pánico”k ez duenik ere. Zerbait gehiago da nire iritzian, baina hizkuntza bakoitza den bezalako da eta horrek ez du bueltarik, ez ezker-eskuin, ez eskuin-ezker, nahi bada. Nola izualdi bat deskribatu, haren igurtzia sentitu izan gabe? Nola hitz egin maitasunaz, haren besarkada larruan sekula izan gabe? Baina kontu ezberdinak dira, maitasuna eta izua, kontu ezberdinak dien bezala gorrotoa eta bekaizkeria. Sentimenduak ez dira emozioak, eta emozioak ez dira sentimendu, haietatik tira eginez, luzatzen eta handitzen ditugun arren. Hori uste zuen behintzat Spinoza lagunak. “Hiriko espazioetako hersturaren berri ez dakienak ezin du argi gorriaren aurrean emaniko segundoetako izuaren tamaina neurtu”. Jatorriz “l’angoisse” esaten da. Eta lehengoa gertatzen zait; ez dakit frantsesezko “angoisse” hitzaz deskribatu nahi dena euskarazko “herstura” hitzaz deskriba ote daitekeen. Badakit itzultzaileak barre egingo duela honako lerroak irakurtzean, beak ere gogoeta egingo zuen horretaz.

Emakume batek bere izualdien berri ematen digu, ordutik ordura, eta batzuetan minututik minutura, izuaren egunerokoa idatzi nahiko balu bezala. Batzuetan Raymond Carverren poema ezagun hura etortzen da gogora, liburuko lerroak irakurri ahala. “Gauez lo egiteko izua. Gauez lo ez egitekoa”.

Bakoitzak geure izuak ditugu, baina oso zailak izaten dira, gehienetan, izuok ulertzen, are zailagoa, besteei adierazten. Horretan saiatzen da Lydia Flem idazlea, eraso egiten dioten izuen kontua ematen. Museotan, aireportuetan, eguneroko bizitzan arnasa galarazten dion izua esaten du; denboraren aurrean duen izua oihukatzen du, barnean daraman izua gordetzen du. Denborarekin, eta denboraz, izuak hersturaren aurpegia janzten baitu. “Egun hartan, denboraren ordea hartu zuen hersturak”. Emozio zehatz batzuk eta haien ondorioak kontatzen ditu. “Hiltzeko izua, Gehiegi bizitzeko izua”. Carver da, baina izan zitekeen Lydia Flem. Bien izuak gurutzatu egiten baitira, gure irudimenean.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak