kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Lur bat haratago / Joan Mari Irigoien / Elkarlanean, 2000

Lur bat haratago Josemari Carrere / Hika, 2001-01

Joan Man Irigoien idazle altzatarraren lan hau euskaraz idatzitako lanik mardulenaren itzalarekin heldu zen azokara. Hau gutxi balitz nobelaren idatz moldea Axularren Gero liburuan oinarritua zela iragarri ziguten. Halako panoramaren aurrean salmentaren gainean zalantzak edukitzea ez litzateke arraroa. Baina erruz saldu omen da, izan ere Irigoienek irakurle fidelak baititu; Babiloniaren 30.000tik gorako salmenta horren adierazle da.

Altzatarra nobela historikoarekin heldu zaigu. XVII. mendeko Nafarroara eramaten gaitu idazleak. Gaztelaren kontrako gerran galtzaile irtendako familia baten gora beherak kontatuko dizkigu. Erbestetik itzuli ondoren agintari berriekin adiskidetu beharko dira negozioekin aurrera egin ahal izateko. Etxeko seme bigarrena den Joanes izango da protagonista eta istorioaren kontalaria. Egileak garaiko giroa ezin hobeto deskribatuko digu, aldatzen ari den mundu baten gorabeherak azalduko ditu protagonistaren bizitzaren bitartez. Zientziaren garrantzia, erlijioen tirabirak, Europa eta Amerika mundu berria… Istorio ederra asmatu du egileak, bere denbora hartuz kontatzeko.

Izan ere nobela honekin Irigoienek narrazioaren denbora ezagutzen duela erakusten digu. Horretarako ezinbesteko tresna bilatu du Axularren idazkeran. Idazlea orain dela hogeita bost urte Sarako erretorearen estiloarekin liluratuta gelditu omen zen Gero hainbat hilabetez aztertuz. Orduan argi ikusi zuen horretara bueltatuko zela eta Lur bat haratago itzulera horren ondorioa da. Eta egia esan lana ezin txukunago burutu du. Istorioaren girotzean ezinbestekoa da erabiltzen duen idatz tankera eta era berean ez da astuna egiten ezta ulergaitza ere. Irakurleak aintzin-solasatik beretik helduko dio istorioari. Nire ustez euskal literaturan leku garrantzitsua izango duen lan baten aurrean gaude.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak