kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Martaren infernua / Pasqual Alapont (Koro Navarro) / Erein, 2006

Tratu txarrak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-08-11

Egunkaria irakurrita ondotxo jakiten da, zirriborroka bada ere, zer nolako neurriak hartu dituen emakumearen aurkako gerrak. Gerra hitza nahita erabili dut, asko baitira urtetik urtera senarraren, gai ez diren senargaiaren edo gizonaren eraginez edo eskuz hiltzen direnak. Asko dira, bai, eta emakume batzuk hasi dira “genozidio” hitza erabiltzen, urtetik urtera milioika baitira, erabilitako datuen arabera. Kontuan hartzen ez dena hilik gabe kaltetuta geratzen diren emakumeen kopurua da. Asko dira, hildakoak baino gehiago, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak eta neskatoak. Gure artean daude batzuk. Begiratzea besterik ez dago. Pasqual Alapontek tratu txarrak jasaten dituen neskato baten historia kontatzen digu, Martaren historia, libre izan nahian, askatasuna galduko duen pertsonaren historia. Maitemindu egingo da, Héctorrez. Lehentxeago ala geroxeago, denei gertatzen zaie hori. Baina maitasun horrek zerua beharrean infernua ekarriko dio Martari. Horixe du maitasunak arrisku, itsua da eta ezin jakin egia ala gezurra ote bizitzen dena; itxurazalea da eta ezin jakin zer dagoen itxuraren azpian edo azpitik ibilian. Marta, horregatik, ez da berehala ohartuko zein den maitasunez aukeratu duen gizona. Baina horretaz ohartzeak beste ziurtasunak ekarriko ditu berarekin, are latzagoak, are bortitzagoak, are gogorragoak oraindik. Ezkutuan dagoena argitara ekartzeak neskatoaren mundua aldaraziko du, neurri batez bederen. Lurrean ezkutuan dagoena azaleratzerako indarra erabili behar baita, ezinbestean.

Bi zati ditu liburuak. Bata, Martaren historia Héctor nor den ohartu gabe. Bigarrena, hortik aurrera. Lehena, oso poliki kontatuta dago, samurki ematen ditu egileak datuak, protagonistak ez ezik, irakurleak ere jakin dezan bestea nor den.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak