« Txikitasunaren isladak | Tratu txarrak »
Mila eta bat gauen gauak / Nagib Mahfuz (Patxi Zubizarreta) / Txalaparta, 2006
Arabiar fantasiak Javier Rojo / El Correo, 2006-08-09
Nagib Mahfuz idazle egiptoarrak bere gustuko jarraipena eman nahi izan zion “Mila eta bat gauak” ipuin bildumari eta “Mila eta bat gauen gauak” izenburuko nobela idatzi zuen, orain Patxi Zubizarretaren eskutik euskaraz irakur dezakegun liburua. Edonola ere, mundu arabiar mitikoa gogoraraz dezakeen giroa berpiztu arren (hor ditugu Xerezade eta Xariar sultana, Aladin eta Sinbad izeneko pertsonaiak), aldaketa nabarmena dago klasikoaren eta Mahfuz-en testuaren artean. Klasikoak bi plano nabarmen ditu: istorio marko bat, alde batetik, eta marko horretan Xerezade pertsonaiak kontatzen zituen istorio harrigarriak, bestaldetik. Mahfuz-en istorioan bi plano hauek bat egiten dute, errealitatean mugitzen diren pertsonaiek fantasiak osatzen duen amaraunetik ihes egin ezingo balute bezala. Mundu harrigarrietan murgiltzeko parada ederra da liburu hau.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez